D eredua Nafarroa osora zabaltzea onartu du Legebiltzarrak

  • Nafarroako zonalde euskaldunean eta mistoan gertatzen den bezala, zonalde ez-euskaldunean ere D ereduko ikasgelak abiatu ahal izango dira eskola publikoetan. PSN, Ezkerra, Geroa Bai, Bildu eta Aralar-NaBaik erreformaren alde egin dute; UPN eta PPNk aurka.


2015eko otsailaren 19an - 08:42
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidearen alde eginiko manifestazioetako bat.

Aldeko 27 boto izan ditu eta 23 aurkako, horrela Euskararen Legearen erreformak aurrera egin du osteguneko osoko bilkuran. Honenbestez, Nafarroako hegoaldean euskarak ateak irekiago izango ditu. Euskalgintzako sektore zabal baten ordezkaritza saioan izan da, besteak beste, Sortzen, Kontseilua eta AEK-ko kideak.

Dena den, Nafarroako hiru zonaldeetako baldintzak ez dira ber-berak izango. Eremu euskaldunean Gobernuak D eredua eskaintzeko obligazioa dauka, bestelako baldintzarik gabe. Eremu mistoan aldiz, gutxieneko ikasle kopurua behar da euskarazko eskaintza abiatzeko. Eremu ez-euskaldunean ere horrela jokatuko dute.

Alderdien posizioak

Lege erreforma Geroa Baik, PSNk eta Ezkerrak aurkeztu dute eta Bilduk eta Aralar-NaBaik babestu egin dute.

Aralar-NaBai-ko Nekane Perez izan da lehena hitza hartzen. Alde positiboak badituen arren eta alde bozkatu duten arren, eskubideen bermea eskatu du. "Lege hau ez da gurea, aldaketa hau ere ez; ez da sakona, ezta adostua ere". Zonifikazioa "lotsaren harresi" gisa definitu du.

Bilduko eledun Bakartxo Ruizek adierazi du erreforma ez dela berak ordezkatzen duen alderdiak nahi lukeen bezain sakona. "Euskararen Legea ez da bidezkoa, baztertzailea da, eta eskubideak urratzen ditu". Hala ere, Nafarroa osoan euskararen ofizialtasunera bidean pauso gisa ikusten dute. Eremu ez-euskalduneko herritarrek egindako lana goraipatu du.

PSNko Juan Jose Lizarbek adierazi du "aukera berdintasuna" bermatzeko modua dela. "Eskaera bada, erantzuna eman behar zaio". PSNren jarrera kritikatu dute alderdi gehienek, orain arte lege aldaketa hauen aurka izan delako.

Izquierda-Ezkerrako Txema Mauleonek esan du "30 urteko bazterketarekin" amaitzen dela eta "hezkuntza publikoan askatasuna eta berdintasuna" bermatzen dela. "Gaur pareta bat botatzen ari gara", adierazi du eta Aralar-NaBairi eta Bilduri "ospatzeko" eguna dela esan die.

UPNren izenean Garcia Adanero mintzatu da eta "Bilduren lege" gisa definitu du. "30 urte behar izan dituzue ados jartzeko", aurpegiratu die. PSN erreforma honekin ez dagoela eroso uste dute, eta "erreformak zonifikazioa aldatuko duela" gaineratu du. "Erreforma hau ez da ona nafarrentzat", adierazi du.

PPNko Amaia Zarranzek "egun tristea" dela adierazi du, eta "euskara inposatzea" aurpegiratu die oposizioko kideei, "nahiz eta haiek ere ez duten hitz egiten".

Informazio gehiago:

Txikia diozu? Bikoitza! Mikel Basaberen iritzi artikulua.

Zatiketaren amaieran norabidean. Xabier Letonaren artikulua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza politika
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Hamabi hizkuntzatan banatuko du UEMAK Korrikari buruzko informazioa

23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.


2024-03-04 | ARGIA
Udalekuak egingo ditu UEMAk euskaraz bizi diren gazteentzako

Beste urte batez, uda garairako, Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteak elkartuko dira aisialdiaz gozatzeko. UEMAren helburua da “euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu... [+]


Euskara Ipar Euskal Herrian
Azken sokatirak, hizkuntza politika eraginkor baten alde

2024 urte hastapenean adostuko du ondoko urteetarako hizkuntza politika Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eta EEPk 2050ari begira egindako aurreikuspenak esku artean, alarma gorria pizturik du euskalgintza sozialak: ezin da orain... [+]


Azkoitiko Udala UEMAko kide izango da

EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.


Eguneraketa berriak daude