Erasoen aurrean elkar-babesa, antolakuntza eta autodefentsa

  • Azkeneko hilabeteetan Euskal Herrian eta hemendik kanpo izandako eraso LGBTfobiko bortitzek, nolabait, sexu disidenteoi barrenak mugitu zizkigutela ikusita, eta azkenaldian “gorroto delituen” inguruan izan diren irakurketa eta erabilpen interesatuak direla eta, Ehgam-en berrameste prozesuan gai honi heltzeko beharra ikusi dugu eta horrela egin dugu azaroaren 4an Hernaniko Urumea Herrigunean.


2021eko azaroaren 05ean - 14:41
Azken eguneraketa: 15:51
Talde txikitan banatuta egin ziren gogoetak.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bazirudien azaroaren 4ko arratsaldeko eguraldi busti, ilun eta hotza, Hernaniko Urumea Herrigunean lantzeke genuen gaiari testuinguru aproposa jartzeko eskatua izan zela, izan ere, lantzea nahi genuen gaia erasoena zen. Alegia, hauen atzean ezkutatzen den LGBTfobia eta hauen aurrean sexu askapenerako mugimenduak nola jokatu beharko lukeen eztabaidatzea.

Bertaratutakook interesez eta arduraz ikusi genuen erasoen eta hauei aurre egiteko modu zein estrategien afera. Saioaren hasieran, gaiak asko zeharkatzen gaituela eta hamaika emozio pizten dizkigula komentatu genuen: beldurra, bakardadea, ezinegona, tristura, amorrua, amorru deskontrolatua... Bai eta honen aurrean, gure artean elkartzea, elkar-babestea, amorrua politizatzea edota erantzun politiko bat artikulatzea bezalako erantzunak aukera posibleak izan daitezkeela ere.

Saio guztian, mugimendu feministak genero indarkeriaren aurrean erabili eta erabiltzen duen hainbat estrategia eta begirada presente izan genuen: autodefentsaren ideia, antipunitibismoa, kazetaritza feminista,...

Hau horrela, hausnartu beharreko hiru ardatz proposatu genituen saioa egituratzeko: autodefentsa zein antolakuntza, instituzioen papera eta informazioaren kudeaketa. Beraz, erasoen aurrean kontuan eduki beharreko hiru dimentsio hauek ardatz hartuta, talde txikietan gogoetatuz eta ideiak elkar-trukatuz aritu ginen.

Eraso LGBTfobiko bat jazotzean, nola informatu, noiz informatu, zein baliabide erabili, nola ez jausi morboaren espektakuluan, fokua non jarri...?

Autodefentsa eta antolakuntza

Mugimendu feministak autodefentsaren ideiari egindako ekarpenak gogoan izanda, aspektu honetan, ideia horretatik garatutako tresnak baliatu eta mugimendu feministarekin elkarlanean aritzeko gogoak agertu ziren.

Kolektibotasuna, elkar-babeserako espazio eta sareak, elkar indartzeko eta ahalduntzeko prozesu zein espazioak... izan ziren behin eta berriz aipaturiko ekintza eta ideiak. Izan ere, askotan erasoen aurrean bakardadea eta hurbileko sexu disidenteekin elkartu eta gaia lantzeko beharra agerikoa izan zen.

Instituzioen papera

Instituzioen papera lantzerakoan, beste behin, feminismotik egiten den irakurketa antipunitibista izan zen ardatz eta nolabait zigor punitibista edo zigortzaileen ideiatik aldentzeko beharra. Baina aldi berean, hau guztia garatze bidean topa ditzakegun mugak, trabak eta zailtasunak argi gelditu ziren ere.

Erasoen eta LGBTfobiaren izaera estrukturala ateratako beste gai bat izan zen eta, egun, horri aurre egiteko diharduten tresna juridikoak, hala nola “gorroto delituak”. Azken tresna hori zalantzan jartzearen beharra ere berretsi genuen.

Informazioaren kudeaketa

Eraso LGBTfobiko bat jazotzean nola informatu honen inguruan, noiz informatu, zein baliabide erabili eta tankerako zalantzak sortzen dira maiz. Eta honi dagokionez, medio askotatik sortu nahi den “morboaren espektakuluan” ez jaustea eta jokabide hori salatzea aipatu zen. Baita ere erasoaren arrazoiez gabiltzanean, fokua non jarri behar den edota erasotzailearen profilaren inguruan aritu behar garen ala ez. Honetan kazetaritza egiteko begirada feministaren ideia eta garrantzia azpimarratuz.

Saioak hasierako hausnarketa txiki bat izateko intentzioa zeukan eta horrela izan zen. Gogoeta hauetatik ateratako ideia, proposamen eta zalantzak, hurrengo baterako balizko hausnarketan sakontzeko baliabide interesgarriak izan daitezke. Izan ere, sexu askapenerako mugimendutik, erasoen aurrean badaukagu zer hausnartu, kolektibo eta mugimendu ezberdinekin artikulatu eta erantzun bat emateko beharra.

* Ehgam berramestuz ekimena

- Irakurri hausnarketa zikloaren lehenengo saioaren kronika: Noiz bukatzen da armairua, historia eta memoria


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
Prep botika farmazietan eskuragarri jartzeko asmoa iragarri du Espainiako Osasun Ministerioak

GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia da Prep botika. Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariaren arabera, farmazietan eskuratzeak itxaron-zerrendak gutxitu ditzake. Alabaina, arriskuez ere ohartarazi du.


2025-07-02 | Axier Lopez
Gorputzen arteko sareak

Burua altxa eta norberaren borroka zehatzetik harago joateko gaitasuna duen mugimendua da transmaribibolloena, hala erakutsi dute beste behin ere larunbatean, LGTBIQ+fobiaren Kontrako Nazioarteko Egunean. Palestinako genozidioa lehen lerrora ekarrita, zapalkuntza orori aurre... [+]


‘Between Goodbyes’ dokumentalak irabazi du Zinegoak 2025eko sari nagusia

Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Zinegoak jaialdiak 2025eko edizioko sariak iragarri ditu. Between Goodbyes eta Alma del desierto dokumentalak izan dira palmaresaren irabazle nagusiak.


Zinegoak jaialdiak “erresistentzia eta afektuen sareak” aldarrikatuko ditu

Zinema eta arte eszenikoen LGTBIQ+ jaialdia Bilbon ospatuko dute ekainaren 23tik 30era,50 jarduera baino gehiagorekin.


Giza Liburutegiak LGTBI+ pertsonen testigantzak ekarriko ditu Nafarroako sei herritara

Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]


Irakasleak armairutik ateratzea zergatik da garrantzitsua?

Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.


LGTBIfobiaren Kontrako Eguna
“Ez utzi zirrikiturik diskurtso faxista kamuflatuen normalizazioari”

Maiatzaren 17an LGTBIQ+fobiaren Kontrako Eguna dela-eta, “bizi dugun oldarraldi atzerakoia” , “transfobiak hartu duen indarra” eta “instituzioen utzikeria” nabarmendu dituzte kolektiboaren bueltako elkarteek. Zenbait instituzioren kapitalismo... [+]


2025-04-10 | Euskal Irratiak
Maider Hoki eta Ilora Capot
“Libertatearen beharra denek dugu, eta Bekat'uros bestak hori eskaintzen du”

Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.


Hasier Larretxea
“Beharrik gauzak garbi nituela, eta ttiki-ttikitatik garbi jakin nuela zer nahi nuen, zerk erakartzen ninduen”

Larretxeatarren oinordea da, aizkolari, harri-jasotzaile, txinga-eramale eta, oro har, herri-kirolari handien ondokoa. Patxi du aita; Donato, berriz, osaba. Hasier Larretxea, aldiz, da gizarte langile, da idazle, da homosexual. Harro beharko genuke denok.

 


2025-04-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Antifa

Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]


Itxaro Borda
“Gure norabide sexualen, ezinegonen eta beldurren erraiteko hiztegi bat sortu dugu”

1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]


LGBTIQ+ komunitateak Argentinako kaleak bete ditu Mileiren aurka

Manifestazio jendetsuak egin dituztean larunbatean Argentinako hainbat hiritan. Javier Milei presidenteak "pedofilo" deitu ditu LGBTIQ+ pertsonak Davoseko Munduko Ekonomia Foroan.


Maritxu eta Katalina: Artxiboetan galdutako sexu eta genero disidenteen istorioak Historiaren parte direlako

XV. mende bukaeran edo XVI. mende hastapenean Belauntzako Katalina atxilotu, preso sartu, torturatu, guziaz desjabetu eta erbesteratu egin zuten, Oiartzungo Maritxurekin “haragizko harremanak” ukateagatik. 500 urtez isilean eta artxiboetan galdurik egondako... [+]


Hamza Abuhamdia (palestinar ekintzaile 'queer'-a)
“Gorputza da botere kolonialak okupaturiko lehen territorioa”

Larunbatean Makean izanen da Hamza Abuhamdia, Parisen bizi den palestinar queer-a, Palestinaren aldeko topaketaren kari. Israelek bideraturiko pinkwashing-ari buruzko tailerra eskainiko du –bat-bateko euskarazko itzulpenarekin– arratsaldeko 15:30ean. LGBT pertsonen... [+]


Bilboko Etxaniz Suhiltzailearen anbulatorioko sexu-transmisiozko infekzioen zentroa “gainezka” dagoela salatu dute

Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.


Eguneraketa berriak daude