Eraso egin dio abortuaren aurkako gizon batek ekintzaile feminista bati

  • Donostiako Amara auzoko Askabide klinikaren parean gertatu zen erasoa iragan ostegunean, Amarako Feministak taldeak salatu eta Irutxuloko Hitza-k jakinarazi duenez. Abortuaren aurkako kontzentrazioaren ondoan afixa feministak jartzeagatik egin zion eraso gizonak emakumeari, lesioak eraginez.


2022ko martxoaren 14an - 17:14
Feministen mobilizazioa abortuaren aurkako kontzentrazioaren aurrean, amaran.Argazkia: Amarako Gazteak.:
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Irutxuloko Hitza-k erasoa jasan zuen Mari Paz Casanovaren testigantza jaso du. Casanovaren esanetan, klinikaren aurrean abortuaren aurka otoitz egiten ari ziren “ultrakatolikoen” aurrean kartelak jartzera hurbildu zen Easo kalera. Lehenago ere egin dituzte abortuaren aurkako mobilizazioak klinikaren parean. Ohikoan taldean joaten omen dira feministak afixak jartzera, baina iragan ostegunena bakarrik egin zuen. Jarritako kartelei argazkiak ateratzen ari zela sumatu zuen gizona “ero moduan” hurbiltzen. “Denak hilko zaituztet” eta bestelako oihuak zuzendu zizkiola eta kartelak apurtzen hasi zela adierazi du, eta bera kartelak babesten saiatzean, “besoetatik gogor heldu eta aurpegian jo” zuela. Erasoaren ondorioz tendinitisa sortu zaiola ziurtatu du Casanovak, eta gauen min “handia” duela.

Erasotzaileak alde egin zuen jarraian, beti ere Casanovaren esanetan, baina herritarrei esker Antso Jakituna hiribidean atzeman zuten. Ertzainak gizona identifikatu zuen, eta Casanovak salaketa jarri du bere aurka

Mobilizazioa

Amarako Feministak taldeak kontzentrazioa antolatu du astelehen arratsalderako, arratsaldeko 18:00etan Askabideren klinika parean. “Antiabortistek 20 urtetik gora daramate bai klinika, bai bertaratzen diren emakumeak jazartzen”, azaldu diote Irutxuloko Hitza-ri. Hori bera “onartzezina” dela dio talde feministak, baina osteguneko erasoarekin “urrunegi” joan direla.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!