Eraikuntzako langile bat hil da Oiartzunen, lan istripu ez traumatiko baten ondorioz

  • Istripua astelehenean gertatu zen, eta LAB Sindikatuak eman zuen heriotzaren berri. Orotara, 36 dira aurten Euskal Herrian hildako langileak, horietatik zortzi azken astean.


2022ko ekainaren 9an - 10:36
Argazkia: ELA
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Astelehenean, lanean ari zela izandako lan istripu ez traumatiko batez ondorioz, bizia galdu zuen langile batek Oiartzunen. Hala jakinarazi du LAB Sindikatuak sare sozialen bidez.Eraikuntza sektoreko langilea da zendutakoa. Gertakaria salatzeko, elkarretaratzea egingo dute ostegunean Oiartzungo plazan, 18:30ean.

Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan-istripuz hildako 36. langilea da Oiartzunen bizia galdu duena. Astebeteko epean, zortzi lan-heriotza zenbatu dira: ekainaren 1ean laborari bat hil zen Duzunaritza-Sarasketan (Nafarroa Beherea) traktorea irauli ostean, eta arrazoi beragatik hil zen beste langile bat Uztaritzen (Lapurdi) ekainaren 4an; ekainaren 3an beste bi pertsonak galdu zuten bizia, Garesen (Nafarroa) altueratik erori ostean bata, eta Bermeoko (Bizkaia) supermerkatu batean lanean zela bihotzekoak jota bigarrena; ekainaren 7an, ostera, beste bi langile hil ziren Garesen esne ustiategi batean jazotako istripuan, eta hirugarren bat ospitalean, maiatzaren 20an Ollokin (Nafarroa) altueratik erori eta ordutik ZIUn egon ostean.


Lan istripuak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...