Eraikuntzako langile bat hil da Iruñean, 35garrena aurten

  • Iruñea, Burlata, Uharte eta Eguesibar artean dagoen Erripagaina auzoan hil da langilea eraikin bateko bosgarren solairutik erorita. Unean bertan hil da 32 urteko behargina eta zerbitzu medikuek ezin izan dute ezer egin. Foruzaingoak ikertuko du gertatutakoa.


2019ko urriaren 2an - 17:10
Argazkia: DN
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gaurkoarekin, 35 lagun dira jada 2019an hil direnak lan istripuetan. Juanjo Basterra kazetariak Twitterren gogorarazi duenez, kopurua handiagoa da, 58, amiantoaren eraginez aurten hil diren 23 pertsona gehituz gero.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan istripuak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!