Eraikin bat hustu eta hogei pertsona inguru kaleratu ditu Ertzaintzak Donostiako Egia auzoan

  • Hustearekin "gutxienez" hogei pertsona migratzaile kaleratu dituzte Donostiako Kontseilu Sozialistak jakinarazi duenez. Donostiako Okupazio Bulegoak elkarretaratzea deitu du asteazken arratsaldean, kaleratzea salatu, kaleratuei babesa adierazi eta etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko.

Argazkia: Gedar.eus

2022ko urtarrilaren 12an - 11:06
Azken eguneraketa: 12:28
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Asteazkenen goizean, 09:00etan, Ertzaintza Donostiako Egia auzoko Mundaiz kalera hurbildu da, 14. zenbakidun eraikina hustera. Irutxuloko Hitzak jakinarazi duenez, epaile baten aginduz gauzatu da kaleratzea. Iturri horren arabera, eremu horretako eraikinak Adifenak dira, eta eraistea aurreikusten dute. Donostiako Kontseilu Sozialistak jakinarazi du "gutxienez" hogei lagun etxe kaleratu dituztela.

Gedar.eus kazetak jaso duenez, hustutako eraikineko bizilagunak migratzaileak dira, eta ez da antzerako ezaugarriak dituen lehen hustea Donostian. Gogorarazi dute 2020an Infernua izeneko pabiloitik hainbat pertsona kaleratu zituztela, eta iaz Martutene auzoan ere hamar migratzaile kaleratu zituztela eraikin batetik.

Gertakaria salatu, kaleratuei babesa adierazi eta etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko, Donostiako Okupazio Bulegoak elkarretaratzea deitu du asteazken arratsaldeko 19:00etan, Tabakalera aurrean

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
Eguneraketa berriak daude