Erabakitzeko eskubideaz herri galdeketa egingo dute Arrankudiaga-Zollon


2014ko abuztuaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
"A-2 Ados" plataformak antolatuko du herri kontsulta (Argazkia: Ados)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Antolatzaileek azaldu dute “ibilbide eta sentsibilitate politiko, erlijioso eta kultural ezberdineko herritarrak” elkarlanean aritu direla batzen dituen helburua gauzatzeko: “gure herriak bere etorkizuna modu demokratiko eta baketsuan erabaki ahal izatea”.

Testuinguru horretan, antolatzaileek gogora ekarri dituzte Eskozia eta Katalunian udatik bueltan egingo diren kontsultak. Modu berean, Etxarri Aranatzen apirilaren 15ean egindako herri galdeketa eta ekainaren 8an Gure Esku Dago mugimenduak bultzatutako giza katea baloratu dituzte.

Herritarrei luzatuko dieten galdera oraindik zehazteke dago. Irailaren 5ean egingo duten batzarrean erabakiko dute. Hala ere, “gaur egun herritar eta herri gisa dugun estatusa aldatzeko aukera” proposatuko duela jakinarazi dute.

Emaitza edo parte hartzea baino garrantzitsuagotzat jo dute “herritarrei galdegin eta erabakia errespetatzeko ariketa demokratikoaz berri eman eta praktikara eramatea”.


Erabakitzeko eskubidea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
BERRIKUNTZA | Hezkuntza kanala
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalaren eskutik. Bi sail berri estreinatu ditu kanalak: ikastetxeetako esperientzia onen bideo-erreportajeak eta eztabaida sustatzea helburu duen podcasta.