Eusko Jaurlaritzaren ekimenak ez du Equo Berdeak alderdia konbentzitu: pasa den astean jakinarazi zuten Lemoizko zentral nuklearra eraiki behar zen lurretan arrain haztegi bat jarri nahi dutela. Equoren arabera ondorio negatiboak gehiago dira positiboak baino, “bai ekonomikoki baita ekosistemaren dagokionez ere”.
“Lanpostuak sortuko balitu ere, arrain haztegiak ez lituzke euskal arrantza sektorearen arazoak konponduko: modu tradizional eta artisau baten alde egin behar dute, baxurakoa eta bertako espezieak zainduko dituena. Modu horretan ingurumena errespetatuko litzateke”, dio talde ekologistak.
Gainera, arrain haztegiaz informazio gehiago ematea beharrezkoa dela diote: “Eraikiko balitz, arrainei emango zaien janaria zer izango den ere jakin nahi dugu”. Sor daitezkeen kalte ekologikoak aztertu nahi dituzte, izan ere, elikagaiok medikamentuz eta pestizidaz beteta egoten dira. “Substantzia horiek itsas azpian amaitzen dute eta ekosistema txiki nahiz handiak kutsatzen dituzte”.
1984an, Lemoizko zentral nuklearrak bere ateak betirako itxi zituen, konpondu gabeko urteetako gatazka eta zauriak atzean utzita; zentralaren azpiegitura ia berdin mantendu da, eta gertatutakoa, isilpean iraun du. Orain, tokikoek hainbat proiektu proposatu dituzte Basorda kalako... [+]
1980ko hamarkada hasieran mugimendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, baita Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa zegoen. Horren aurka protestatzeko, mobilizazioak... [+]
"Larunbatean Gladys gogoratu eta borrokan jarraitzeko gogoak ditugula ospatzeko bilduko gara", adierazi dute antolatzaileek.
Militante batzuk zentral nuklearrera sartu dira, eta bi pankarta zintzilikatu dituzte: greenwashig-aren aurkakoa eta energiaren “trantsizio ekologiko justua”ren aldekoa. Sortuk neoliberalismoari egotzi dizkio egungo krisiak, eta premiazkotzat jo du “180 graduko... [+]
Bilbo, 1977ko uztailaren 14a. 200.000 pertsona bildu ziren Lemoizeko zentral nuklearraren proiektua geldiarazi zezaten eskatzeko. Bi aste geroago Europa osotik joandako 60.000 lagun bildu ziren Frantziako Estatuko Creys-Malvillen abian jarritako Superphénix erreaktorearen... [+]
Aurten ere Gladys del Estal omendu dute Donostian, Eguzkik eta Gladys Gogoan kolektiboak antolatutako ekitaldian. 43 urte pasatu dira guardia zibil batek Tuteran tiro bat buruan jota hil zuenetik, energia nuklearraren eta Bardeako tiro poligonoaren kontrako mobilizazio baten... [+]
Jose Luis Zumetak, Vicente Ameztoyk eta Carlos Zabalak duela berrogei urte nuklearren aurkako jardunaldi batzuetarako margotu zuten Lemoiz Gelditu horma-irudia erakutsiko da Bilboko Arte Ederren Museoan. Autokritikarik egin gabe, EAJko sailburu batek aurkeztu du.