EPPK-k kolektiboko presoak banan-banan Euskal Herrira eramateko eskatu du

  • Marixol Iparragirrek eta Jon Olarrak EPPKren izenean proposatu dute Espainiako Estatuko kartzeletan dauden kolektiboko presoak Zaballako espetxera eraman ditzatela. Konponbiderako urrats garrantzitsua litzatekeela diote Berria eta Gara egunkariek plazaratutako elkarrizketan.


2014ko otsailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Presoen aldeko elkarretaratzea Martutenen (Argazkia: Topatu.info)

“EPPK subjektu aktiboa izateko, ezinbestekoa da kide guztiak espetxe berean egotea. Halaxe, bada, Espainiako ziegetan gauzkatenok Zaballako espetxera lekualdatzea eskatuko dugu, eta Frantziako Estatuetako espetxeetan gauzkatenok etxetik gertuen dagoen kartzelan biltzea”.

“EPPK osatzen dugun kide guztiok, modu indibidualean, gure alea jartzeko asmoz, Euskal Herriratzeko eskaerak abian jarriko ditugu. Guztiok batera egin beharrean, egoeren eta kartzela urteen araberako sailkapen bat egin dugu”.

Presoen hitzetan, “premiazkoa eta lehentasunezkoa da” egoera larriak amaitzea. “Hori dela eta, larriki gaixo direnen eta 70 urtetik gorakoak direnen kaleratzea ahalbidetuko lukeen eskaera egingo dugu”.

Etxerat, gauzak aldatuko direlakoan

“Ziur gaude gauzak aldatu egingo direla aurten”, adierazi dute Etxerat elkarteko kide Ibai Bilbaok eta Nagore Lopez de Luzuriagak Tolosan egindako batzarraren amaiera ekitaldian.

Presoen kolektiboak egindako iragarpenari ez zion erreferentziarik egin Etxeratek, baina espetxe-politika aldatzeko eskatu zuen: “Bada garaia espetxe politikak biktima gehiago ez eragiteko. Ez dugu onartuko familia handi honi sufrimendu handiagoa eragitea, ezta ustezko garaipen eta porrot politikoez mintzatzea, giza eskubideez ari garenean”.

Manifestazioa Baionan

Etxeratek deituta manifestazioa egin zuten 800 lagun inguruk larunbatean Baionan, Christiane Taubira Justizia ministroaren bisita zela-eta.

Presoen oinarrizko eskubideak errespetatuak izan daitezen eskatu zioten Frantziari, gaixo direnak espetxetik atera, presoak Euskal Herrira hurbildu eta baldintzapean aske beharko luketenak kaleratzeko oztoporik ez jartzeko.

Bestalde, manifestazioa hasi baino lehen, Ipar Euskal Herriko 26 eragilek jakinarazi zuten bat egin dutela Presoen eta Iheslarien kolektiboek aurkeztutako bide orriekin. Kolektiboen ekarpenak Foro Sozialak egindako gomendioei erantzuten diela diote eragileek, eta gehitu dute bide-orriak garatzeko prest daudela.

Besteren artean, Bakebidea, Aitzina, LAB, AB, EH Bai, EE-berdeak, LDH, Sortu, OIP, NPA, Solidaires, Etxerat, Anai-artea, CIMADE eta Euskal Herria Zuzenean elkarteek babestu dute egitasmoa.

PP: “Espetxe politika Zuzenbide Estatuak markatzen du”

EPPKren hitzei erantzunez, EAEko PPko bozeramaile Borja Semperrek esan du presoek garrantzia izugarri handia ematen dietela haien buruei: “Egunen batean komunera noiz doazen ere iragarriko dute”. Gaineratu du presoak “ilargian” bizi direla, pentsatzen badute euren kondena non bete erabakitzeko gai izango direla. “Espetxe politika ez du kolektibo baten nahiak markatzen, Zuzenbide Estatuarenak baizik, espetxe-instituzioen bitartez”.

PSEk, bestalde, esan du presoek “faszikuluka” ematen dutela euren asmoen berri, eta horrek “zorabioa” eragiten duela. Iragarpenak egiteari utzi eta diotena betetzeko eskatu die.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EPPK
2023-04-17 | ARGIA
EPPK-k berretsi du "denen sufrimendua" amaitzeko urratsak emateko prest dagoela

Apirilaren 17an Preso Politikoen Nazioarteko eguna dela eta, agiri bat kaleratu du kolektiboak, eta gogorarazi du urruntze eta sakabanaketa politika bukatu izana “luzaz itxarondako albistea” zela.


2020-07-03 | ARGIA
Marixol Iparragirreren askatasuna aldarrikatu dute bere aurkako epaiketaren aurrean

Uztailaren 8an eta 9an egingo da espainieratu zutenetik izango duen lehenbiziko epaiketa. Marixol Askatu ekimenak Iparragirreren askatasuna aldarrikatu du, egungo ziklo politikoan “epaiketa oro soberan” dagoela esanez.


2020-05-30 | ARGIA
EPPK: "Patxi Ruizen muturreko erabakiaren aurrean sektore jakin batek izan duen jokabidea oso larria da"

"Aipatu sektore horrek, EPPKko kide, EH Bildu, Etxerat, Sare eta Sorturi erasotzeko baliatu nahi izan du egoera hau guztia, Patxiren egoera konpontzeko ezer ez egitea egotziz eta, areago dena, egoera orokorraren errua ere leporatuz", dio Euskal Preso Politikoen... [+]


2019-07-08 | Hala Bedi
Jose Angel Ochoa de Eribe baldintzapean aske geratu da

Urkabustaizko bizilagunak gaixotasun larria du.


2019-04-17 | ARGIA
EPPK-k "beharrezkoak diren ekarpenak" egiten segituko duela berretsi du

EPPK-k  agiri berria plazaratu du Preso Politikoen Nazioarteko Egunean. Egoera “gordina” dela adierazi du, baina ez duela “atzera” eginen erran du ere.


Eguneraketa berriak daude