European Pride Organisers Association-ek (EPOA) Bilbon egingo du bilera irailaren 19tik 23ra bitartean. Harro! Plataformak mobilizazioa deitu du irailaren 21ean, LGTBI+ borroka ez dagoela salgai adierazteko. 120 eragiletik gora batu dira deialdira.
2022ko EuroPride jaialdia zein hiriburutan burutu erabaki asmoz bilduko da EPOA bizkaiko hiriburuan, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bilera bertan egiteko proposamena egin ondotik –70.000 eurotik gora bideratu dituzte bilerarako–. Bilbo hautagaien artean ez badago ere, “elkarte honek defendatzen duen eredu asimilazionista eta merkantilistari aurre egiteko beharrean” ikusi da LGTBI+ mugimendua, eta helburu horrekin mobilizazioa deitu du Harro! Plataformak. Harro ez da €uroPride! Gure izenean ez! lemapean abiatuko da manifestazioa Bilboko Arriaga plazatik, 17:30ean.
“Neoliberalismoak LGTBI+ borrokarekiko duen estrategiaren” baitan kokatzen du bilera plataformak, Euskal Herrian hedatzen ari den estrategia, beren hitzetan. Nazioarteko egitasmoak antolatzeko saiakeretan bakarrik ez, beste hainbat kontutan ere antzeman daitekeela adierazi dute, adibide gisa jarriz gayentzako hotelen irekierak edo zenbait LGTBI+ elkartek instituzioetan daukaten hegemonia.
“Harro! Plataforma osatzen dugun LGTBI+ elkarteok kezkatuta agertzen gara instituzioak, LGTBI+ elkarte batzuen laguntzarekin, inposatzen ari diren ekimen hauen aurrean. Gure izena erabiltzen dute; lesbianen izena, maritxuen izena eta trans pertsonena, bazterretatik ateratzea lortu ez duten beste kolektiboekiko aplikatzen diren politika baztertzaileak estaltzeko”, salatu dute manifestaziora deituz publiko egindako idatzian. “Instituzioek jendarte eta hiri eredu baztertzaile, elitista eta kapitalista sustatzen duten bitartean, irekitasun eta tolerantzia irudia sortzeko” beren kolektiboa erabiltzen ari direla salatu dute.
Aipatu estrategiak turismo eredu txikitzailearekin duen lotura estua ere seinalatu dute, eta horrek hiriak “eskaparate huts” bilakatzen dituela salatu: “Alegia, parekidetasun eza, prekarietatea, pobrezia, bazterketa estaltzen duten parke tematikoetan”. Ildo horretan, argi utzi dute ez dutela prekarizatzen eta gentrifikatzen duen gay-friendly turismoa nahi: “Ez gure izenean. Ez dugu onartuko gu marka batean bihurtzea!”.
“Borroka bat onura ekonomiko eta interes politikorako xurgatzeko saiakera ez da berria, ez gure ez beste mugimenduetan ere”, azpimarratu dute. Horren jakitun, neoliberalismoaren aurrean zutik dirauten eragile sozial eta kolektiboekin sareak eta aliantzak ehuntzeko nahia agertu dute. Borroka intersekzionala dela argi dute, eta hargatik kapitalismoaren aurkako fronte guztien batasunera deitu dute manifestazioari dagokionez.
Sareak eta aliantzak ehuntzeko asmoari gogo onez erantzun die hainbat eragilek: EPOAren bisitaren ataritan, plataformak 120 eragile baino gehiagoren atxikimendua jaso du, manifestazioarekin bat eginez. “Gehiengo soziala kalean egongo da. Gehiengo soziala Harro! Plataformatik irailaren 21ean arratsaldeko 17.30ean Arriagatik abiatuko den manifestazioan egongo da”, adierazi du plataformak.
Euskal Herriko transmaribibollo kolektiboen gehiengoa, Espainiako Estatuko zenbait transmaribibollo kolektibo, mugimendu feminista, gazte eta ikasle mugimenduak, okupazio mugimendua zein sindikatu guztiak manifestazioan egongo direla jakinarazi du plataformak. “Kolektibo eta elkarte hauek, larunbatean EPOAren bilerara lagunduko gaituzte, ozen oihukatzeko: 'Harro ez da Pride. Ez gaude salgai!' ”.
Gaineratu dutenez, Bizkaiko Metaleko langileekin ere aliantza egin dute. Egun horretan borroka eguna antolatua dute langileek, eta arratsaldean bat egingo dute Harro!-k deitu duen manifestazioarekin.
Manifestazioa bakarrik ez, ekintza gehiago ere antolatu ditu plataformak astebururako, Zazpi Katu Gaztetxean. Irailaren 20an, ostiralean, Harro! Plataformanren aurkezpen tailerra eta “Zer ezkutatzen da Bilbao Bizkaia Pride-aren atzean?” hitzaldia egingo dira. Larunbatean ostera, goizean goizetik asimilazio prozesuen eta makroekitaldien eraginei buruzko mahai-inguruak burutuko dira. Ekimen nagusia den arratsaldeko manifestazio ostean, berriz, jaiari emango diote bide Zazpi Katu Gaztetxean egingo den “(H)ortz-adarra jo!” festarekin.
GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia da Prep botika. Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariaren arabera, farmazietan eskuratzeak itxaron-zerrendak gutxitu ditzake. Alabaina, arriskuez ere ohartarazi du.
Burua altxa eta norberaren borroka zehatzetik harago joateko gaitasuna duen mugimendua da transmaribibolloena, hala erakutsi dute beste behin ere larunbatean, LGTBIQ+fobiaren Kontrako Nazioarteko Egunean. Palestinako genozidioa lehen lerrora ekarrita, zapalkuntza orori aurre... [+]
Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Zinegoak jaialdiak 2025eko edizioko sariak iragarri ditu. Between Goodbyes eta Alma del desierto dokumentalak izan dira palmaresaren irabazle nagusiak.
Zinema eta arte eszenikoen LGTBIQ+ jaialdia Bilbon ospatuko dute ekainaren 23tik 30era,50 jarduera baino gehiagorekin.
Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]
Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.
Maiatzaren 17an LGTBIQ+fobiaren Kontrako Eguna dela-eta, “bizi dugun oldarraldi atzerakoia” , “transfobiak hartu duen indarra” eta “instituzioen utzikeria” nabarmendu dituzte kolektiboaren bueltako elkarteek. Zenbait instituzioren kapitalismo... [+]
Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.
Larretxeatarren oinordea da, aizkolari, harri-jasotzaile, txinga-eramale eta, oro har, herri-kirolari handien ondokoa. Patxi du aita; Donato, berriz, osaba. Hasier Larretxea, aldiz, da gizarte langile, da idazle, da homosexual. Harro beharko genuke denok.
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]
Manifestazio jendetsuak egin dituztean larunbatean Argentinako hainbat hiritan. Javier Milei presidenteak "pedofilo" deitu ditu LGBTIQ+ pertsonak Davoseko Munduko Ekonomia Foroan.
XV. mende bukaeran edo XVI. mende hastapenean Belauntzako Katalina atxilotu, preso sartu, torturatu, guziaz desjabetu eta erbesteratu egin zuten, Oiartzungo Maritxurekin “haragizko harremanak” ukateagatik. 500 urtez isilean eta artxiboetan galdurik egondako... [+]
Larunbatean Makean izanen da Hamza Abuhamdia, Parisen bizi den palestinar queer-a, Palestinaren aldeko topaketaren kari. Israelek bideraturiko pinkwashing-ari buruzko tailerra eskainiko du –bat-bateko euskarazko itzulpenarekin– arratsaldeko 15:30ean. LGBT pertsonen... [+]
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.