Epaitegiek berriro ebatzi dute erraustegia gelditzea ez zela delitua, Intxaurrandieta eta Errazkinen alde

  • Espainiako Kontu Auzitegiak atzera bota du EAJ eta PSEk kontrolatzen duten Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) Ainhoa Intxaurradieta eta Iñaki Errazkinen aurka aurkeztutako elegitea. 46 milioi euroko zigorra eskatzen zieten Bilduko ordezkari ziren garaian, erraustegia gelditu zuen lantaldeko kideak izan zirelako. GHK-k kasazio elegitea aurkez dezake oraindik.


2019ko ekainaren 10ean - 17:16
Intxaurrandieta eta Errazkinen alde egin du berriz ere Espainiako Kontu Auzitegiak. (Argazkia: Uztarria)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Berriro ere, zazpi hilabete beranduago, Espainiako Kontu Auzitegiak ebatzik du Gipuzkoako Aldundiko eta GHK-ko arduradun ohi Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandietaren alde. EAJ eta PSEko kideek elegitea aurkeztua zuten bi pertsona hauei zigor ekonomiko handia eskatuz.

Naiz eta Berriak argitaratu dutenez, epaia argia da. Besteren artean dio "2011ko maiatzaren 12an sinatu zen "Rebalorizazio Energetikoko Planta"-ren kontratua "gaindimentsionatua" zegoela. Beraz, aurreikusia zegoen bezala eraiki izan balitz, "horra bideratu beharreko Gipuzkoako hondakinak ez ziratekeen nahikoak izango instalazioaren funtzionamendurako".

Ainhoa Intxaurrandietak otsaileko Larrunen honela baloratu zuen epaiketa: "Hauxe da Madrilen epaituko dena: herritarrok, desberdin pentsatzen dugun alderdietako kideok, ba ote dugun elite ekonomikoari etekin izugarriak sortzen dizkien azpiegiturak geratzeko zilegitasunik".

Apirilaren 12ko saioan, Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandietari galdeketa egin zioten eta Denis Itxaso eta Arcadio Benitez aritu ziren demandak proposatutako lekuko gisa. Benitez Eibarko zinegotzia da (PSEkoa) eta Debabarrena Mankomunitateko lehendakaria.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Zubietako Erraustegia “gelditzeko” eskatzeko elkarretaratzera deitu du Errausketen Aurkako Mugimenduak larunbatean

Maiatzaren 24an 13:00ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egingo du Errausketen Aurkako Mugimenduak. Zubietako Erraustegiak sortzen duen kutsaduraren aurrean eta agente publiko eta alderdien jarrera salatzeko elkarretaratzera batzeko dei egin die herritarrei.


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik

Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.


2024-09-05 | ARGIA
Igandeko errausketaren aurkako giza katean Donostiako Udalaren hondakinen kudeaketa salatuko dute

Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.


Jaurlaritza prest dago Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko, Artaxoako hondakin ilegalengatik

Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.


Arkaitzerreka: GuraSOSek salatu du kutsatuta agertu dela, eta GHK-k dio fenomeno naturala dela

Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.

 


Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


Erraustegiak lehen pozoiak erakutsi baldin baditu... zer egin?

Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]


Zubietako erraustegia martxan jarri zenetik, toxikoak asko handitu dira inguruko herrietan

Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
Erraustegia geratzeko protesta planta atariraino eraman dute

Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
“Itxi ezazue behingoz, alferrikako erraustegi zikin, arriskutsu eta garesti hau!”

Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


2024-05-08 | ARGIA
Zubietako erraustegi inguruetan kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu eta martxara deitu dute

Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


Eguneraketa berriak daude