Euskal herritarren aurkako epaiketa politikoak eteteko eskatuko dute larunbatean Madrilen

  • Askapenaren aurkako epaiketa amaitzear da. Bost auzipetuek datorren astelehenean jakingo dute zein den euren aurkako behin betiko zigor eskaera. Epaiketa politikoen aurkako mobilizazioa egingo da larunbat honetan Madrilen. Ekimena Madrileko Librek eta Euskal Herriaren Lagunek atondu dute, eta "elkartasunetik konpromisora igarotzera" deitu.


2015eko urriaren 30an - 10:53
Askapenako bost auzipetuek mobilizazioan parte hartzera deitu dute.

Antolatzaileen esanetan, euren aktibismo kultural, politiko eta internazionalistagatik ehunka militante eta kolektibo euskaldunek “epaiketa politiko bidegabeak jasan dituzte, egun jasaten dituzte eta jasango dituzte aurrerantzean”. Horren aurrean konpromisoari heltzea funtsezko jo dute. Horretarako, astean zehar Askapenaren aurkako auziaren inguruko hainbat hitzaldi eman dituzte, eta ginga larunbatean 18:00etatik aurrera eginen den manifestazioak jarriko du.

Bertakoak ez ezik, Euskal Herriko jendea ere izango da mobilizazio horretan; Madrilera joateko autobusak antolatu dituzte Euskal Herriko hainbat lekutan. Askapenako bost auzipetuek “elkartasun horren parte” izatera deitu dute.

Nolanahi ere, manifestazioan ez dute soilik Askapenaren aurkako epaiketa salatuko: lehenago izan diren auziak eta epaitzeke daudenak ere gogoan izango dituzte  –azaroaren 16an Segurako auzia delakoagatik ezker abertzaleko 35 militanteren aurka egingo den epaiketa, kasu–.

Elkartasunaren aurrean, muturreko eskuinaren mehatxuak

Larunbatean egin behar den mobilizazioak haserrea piztu du hainbat talde ultraeskuindarren artean. Democracia Nacional alderdiak, esaterako, manifestazioari aurre egitera deitu du.

Askapenaren aurkako epaiketa astelehenean amaituko da

Urriaren 19an ekin zioten Askapenaren aurkako epaiketari, eta astelehen honetan amaituko da. Pedro Martinez Torrijos fiskalak momentuz seina urteko kartzela zigorra eskatu du auzipetu bakoitzarentzat, Askapena “ETAren agindupean” zegoela argudiatuz. Hauentzako kartzelaratzeaz landa, erakunde internazionalista legez kanpo uztea ere fiskalaren eskaeren artean dago. Dena den, azkenean ez du Askapeña, Elkar Truke S.L., Herriak Aske S.L. eta Herriak Aske Kultur Elkartea legez kanpo uztea eskatuko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude