Enrique Rodríguez Galindo koronabirusak jota larri dago erietxean

  • ZIUn sartu dute, hainbat egunez erietxean egon ostean. 82 urte betetzear da, Josean Lasa eta Joxi Zabala bahitu, torturatu eta hiltzeaz kondenatutako Guardia Zibilen general ohia.


2021eko otsailaren 2an - 11:20
Enrique Rodríguez Galindo ETB2k egin zuen "Condecorados360º" saioan.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Vozpopuli agerkarian Alejandro Requeijo kazetariak emandako informazioaren arabera, otsailaren 2an ZIUn sartu dute hainbat egunez erietxean den Enrique Rodríguez Galindo eta bere egoera larria da. Hedabide berak dio beste iturri baten arabera urtarrilaren 31n sartu zutela ZIUn, erietxean ia bi aste eman ostean. 82 urte ditu laster betetzekoak.

Guardia Zibilaren Intxaurrondoko koarteleko arduradun nagusia izan zen 80 eta 90eko hamarkadetan. Josean Lasa eta Joxi Zabala bahitu, torturatu eta hiltzeagatik kondenatu zuten 2000. urtean 75 urteko kartzela zigorrera. 2004an atera zuten kartzelatik osasun arrazoiengatik eta 2013ko urrian baldintzapeko askatasuna eman zioten, hain justu Lasa eta Zabalaren bahiketaren 30. urteurrena bete zenean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
2022ko otsailaren 16
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!