Legutioko Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio energia berriztagarriaren hedapen ordenatua planifikatzeko, beti ere kontrol publikoa bermatuz eta ingurune naturala errespetatuz.
Legutioko Udalak baztertu egin du herri lurretan zentral eoliko bat jartzeko Plauri Energy S.L.U. enpresak aurkeztu duen proiektua. Horrela jaso da Udal Gobernuak aurkeztu eta hurrengo osoko bilkuran eztabaidatuko den mozioan. Arrazoitu dutenez, energia berriztagarriaren hedapenerako planifikazio ordenaturik ez egoteak eragiten duena zera da: ekoizpen berriztagarriko proiektuak modu desordenatuan instalatzea eta ekimen pribatuen biderkatzea.
Hori dela eta, Legutioko Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio «Aldundiekin eta Toki Erakundeekin batera, energia berriztagarriko sistemen hedapen ordenatua planifikatzeko, beti ere kontrol publikoa bermatuz eta lurraldea eta ingurune naturala errespetatuz». Era berean, erakundeei eskatu die «tokiko energia komunitateak bultzatzeko laguntzen deialdiak sustatu ditzatela».
Joan den otsailean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian «Kastilloko parke eolikorako» aurretiazko administrazio-baimenaren eskaera. Enpresa eskatzailea Plauri Energy, S.L.U. da, eta guztira 22,5 megawatt-eko potentzia duten bost aerosorgailu jartzeko asmoa du. Enpresa honek Pozuelo de Alarcónen (Madril) du egoitza soziala, eta Legutioko Udalarekin aldez aurretik komunikaziorik edo kontsultarik izan gabe ekin dio prozedurari. Plauri Energy enpresa Capital Energyren filiala da, eta antzeko beste parke eoliko bat egiteko asmoa du Araban, Laudiotik Orozkora.
Zentral eolikoak Araban
Une honetan, zazpi dira Araban egin nahi diren parke eolikoak. Ainxeindar sozietateak (Eusko Jaurlaritza eta Iberdrola) Azazetan, Labrazan eta Arlabango mendilerroan ditu proiektuak. Uko egin behar izan die, azken hilabeteetan, Arkamo mendilerroan eta Iturrieta mendietan egin nahi zituenei, ingurumenari eragingo liokeen kalteagatik. Bestalde, enpresa pribatuek Aramaion eta Cantoblancon jarri nahi dituzte zentralak.
Jakina denez, zeresan handia eman du proiektu horien aurka egon den herri-erantzunak. Hainbat izan dira azken hilabeteetan egindako ekimenak, manifestazioak eta elkarretaratzeak energia berriztagarriak natura eta interes publikoa lehenetsiz ezarri daitezen, ez enpresa pribatuen interesen mesedetan.
Herri plataformak adierazi du 'Mendi' zentral eolikoak Orozkon (Bizkaia) ere lurrak hartzen dituela eta plan bereziko onarpenerako aurretiko izapidea abiatzea agindu duela Arabako Foru Aldundiak.
Bizkaian, Artzentales eta Sopuerta artean Euskal Haizie enpresak eraiki asmo zuen zortzi aerosorgailuko zentral eolikoaren proiektua atzera bota du Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak, faunan, landaredian eta ondarean eragingo lituzkeen kalteengatik. Enkarterriko herritarrak... [+]
Maiatzaren 16tik 18ra izango da kanpaldia, AHTk eta berriztagarrien proiektu batek "mehatxaturiko" Arabako Uribarri Jauregi herrian. "Desjabetu nahi dituzten eremuetan erresistentzia antolatzeko dugun gaitasuna erakutsi eta kaleak betetzetik mendiak hartzera pasako... [+]
Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]
Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan.
Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
“Urumeako mendiak bizirik” herri-ekimenak jende andana elkartu du Hernaniko plazan. Mendi horietan egin nahi dituzten bi makroproiektu eolikoen berri eman du, ekarriko lituzketen kalteak azaldu ditu eta Urumea bailarako eta inguruetako herritar guztiei dei egin diete... [+]
Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.
Ezkeltzun eraikitzekoa zuten parke eolikoaren egitasmoa, momentuz ez dute gauzatuko. 2022ko otsailean jakin zen Ezkeltzun parke eolikoa eraikitzeko zegoen asmoa. Hortik aurrera, ibilbide bat egin du gaiak, baina badirudi, momentuz, proiektuak ez duela aurrera egingo. Hala... [+]
Araba mendebaldeko Gaubeako proiektu eolikoak eskualdeko energia berriztagarrien potentziala areagotzea helburu duela adierazi du Mendia Wind enpresak. Gasteiz eta Arratzua-Ubarrundia udalerrietan hiru parke fotovoltaiko egiteko proiektua aurkeztu du, bere aldetik, San Miguel... [+]
Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz aranoarrak dira. 22 eta 30 urte daramatzate, hurrenez hurren, 440 metroko garaieratik itsasoari begira dagoen eta 114 biztanle dituen Nafarroako herri txiki hartan bizitzen. Inguruetan Repsolek eraiki nahi duen zentral eoliko... [+]
Arano eta Hernani inguruetan Repsol eta Endesa enpresek eraiki nahi dituzten makro-zentral eolikoen aurkako txosten kritiko mardula egin du Mikel Alvarez ekintzaile ekologista donostiarrak. Bere esanetan, "Euskal Herrian planteatzen den era horretako azpiegitura... [+]
"Sare elektrikoak eta lurraldea: sistema energetikoa eztabaidagai" hitzaldia emango du Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile eta irakasleak. Herribizigune eta Ezkeltzu Bizirik taldeek elkarrekin antolatu dute hitzaldia.
Aixeindar SA enpresak "Laminoria" izeneko zentral eolikoa eta fotovoltaikoa eraiki nahi du Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako lurretan. Proiektu horrek Eusko Jaurlaritzaren ingurumen baimena jasoko ote duen ikusteko dago. ARGIAren eskuetara iritsi da... [+]