Energia Berriztagarrien Sektore Planari egindako helegiteen erantzunak argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzak

  • Dokumentuak 400 orrialde baino gehiago ditu eta ez ditu aintzat hartu tokiko hainbat erakunderen helegiteak, argudiatuta proiektuak gehiago zehazten direnean aurkeztu behar direla.


2023ko abenduaren 13an - 08:10
Azken eguneraketa: 2024-01-03 14:40
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Eusko Jaurlaritzak hainbat Administrazio Batzarretan harrotu zituen hautsak Energia Berriztagarrien Sektore Planaren hasierako onarpena bultzatuta, eta hainbat helegite aurkeztu ziren horren ondorioz.

Herritarrei zein erakundeei helegite horien erantzunak heldu ez zaizkien arren, Eusko Jaurlaritzak hainbat errekurtsoren erantzunak argitaratu ditu dagoeneko. Hemen ikusi daitezke (momentuz soilik gazteleraz).

Berez, plan horrek 20 proiektu eoliko eta fotovoltaiko handi baino gehiago jasotzen ditu eskualdean eta gehiagori ere irekitzen die atea. Horrek ekarriko luke hainbat jabego pribaturen zein lursail komunalen desjabetzea eta egitasmoak alarmak piztu zituen hainbat herritarren artean.

Hain zuzen, Aiaraldeko zenbait erakunderen, alderdien eta herritarren helegiteak topatu daitezke Eusko Jaurlaritzak plazaratutako dokumentuaren aurkibidean eta, banan banan aztertu behar diren arren, ondorioztatu daiteke askotan irizpide bera erabili duela Eusko Jaurlaritzak: alegazioa sakontasunean ez aztertzea eta erantzutea argudio horiek hobeto aztertu beharko direla proiektuaren zehaztasunak argitzen direnean, enpresek ez baitute zertan okupatu emango zaizkien lurraldeen zabalera guztia.


Energia berriztagarriak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...