Energia berriztagarrien ezarpenean atzetik dabil Euskal Herria

  • Euskal Herriak aurrez aurre trantsizio energetiko garrantzitsu bat du egiteko. Erregai fosilen kontsumoa maila gorenean dago Hego Euskal Herrian, eta 2018 urteko kontsumoa 2007koaren parekoa da: dieselaren inoizko kontsumo maila handiena erregistratu zen iaz, eta Gaindegiaren aurreikuspenak betez gero, 2019 urtean arinki murriztuko da soilik.

Infografia: Eurostat eta Gaindegia.

2019ko irailaren 30ean - 11:34
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gasolinaren kontsumoak, ordea, gora egingo du. Hala, 2019 urtearen amaieran Hego Euskal Herriko erregai fosilen kontsumo maila maximo historikoetan mantenduko da, oraingo honetan, dieselaren nagusitasuna 2007 urtean baino handiagoa izango delarik.

Erregai fosilen kontsumoa azken urteotako handiena da eta krisi aurreko kontsumo historikoa gainditzen ari da. Beraz, zein transtsizio ari gara egiten? Euskal Herrian oso atzean geratzen ari gara.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Energia berriztagarriak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.