Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan zaie saretze bidean. Lau urtez iraungo du ardurak.
"Pozarren eta irrikaz gaude gure kooperatibarentzat eta energia-komunitate osoarentzat garrantzia handikoa den albiste bat emateko: Goiener S.Coop. Rescoop.eu-ko Kontseilu Errektorean sartu da!", erranez zabaldu du albistea Goiener kooperatibak. 2013an sorturiko energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioa da Resccop.eu. Hogei kooperatiba baino gehiago daude gaur egun sarean, eta energia-ekoizpen "deszentralizatu", "berriztagarri", "eraginkor", "garbi" eta "iraunkorraren" alde egiten dute lan.
Mugarri hori "garrantzitsutzat" eta "estrategikotzat" jo dute Goienerrekoek: "Europako energia-sektorearen gaineko erabakiak hartu eta araudiak zehazten diren lekuan kokatzen gaitu, energia-komunitateen inguruko jakintzak pilatu eta defendatzen jarraitzeko aukera ematen digu".
Urrats hori maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako batzarrean mamitu zela azaldu du kooperatibak, hain justu, Energia Komunitarioaren Forumaren baitan. Izan ere, topaketa hau "aukera paregabea" izan zen "esperientziak partekatzeko, sektoreko beste eragileengandik ikasteko eta Europan dugun presentzia indartzeko".
Bi kooperatibek euren arteko elkarlanean "urrats sendoagoak" emango dituztela iragarri dute, energia eta telekomunikazio sistema "erresiliente" bat sortzeko. Deia egin diete herritarrei Itzali sistema, piztu alternatibak manifestuarekin bat egin dezaten.
Maiatzaren 16tik 18ra EH Bizirik sareak deituta kanpaldia egin berri dute Uribarri Jauregin. Hainbat ekintza, hitzaldi eta tailer egin zituzten bertan. Besteak beste, Lemoizko zentral nuklearraren, Pasaiako superportuaren eta Olaztiko erraustegiaren aurkako borroketan ibilitako... [+]
Haize Berria plataformak, Enigma Green Power enpresak Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribar inguruan ezarri nahi dituen zazpi parke eolikoek eragin ditzaketen kalteak salatu zituen berriki. Ekainaren 11n bukatzen da proiektuaren kontrako elegiteak aurkezteko epea.
231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da.
Gasteizko teilatuetan panel fotovoltaikoak jarriz, hiriak kontsumitzen duen elektrizitatearen % 38 lor daitekeela kalkulatu du EHUko Ekopol ikerketa-taldeak. Beraiek garatu duten zehaztasun handiko metodologia batez erabiliz iritsi dira ondorio horretara.
Iberiar penintsulan apirilaren 28an gertatutako itzalaldiak, egungo energia sistemak dituen arrakala guztiak utzi zituen bistan. Enpresa elektriko handien diru gosea, berriztagarrien ezarpen masiboak dakartzan ajeak, eta herritarrok bizimodu hiper-elektrifikatuarekiko dugun... [+]
Energia politikek haserreak eta desadostasun sakonak sortu dituzte ekologisten artean. Ez da gauza berririk. Hemen eta atzerrian. Hemen eta orain, nabarmen. Duela bi urte, 2023ko udaberrian, gure ikerketa taldeak (ekopol.eus) hiru mahai-inguru antolatu zituen Donostian,... [+]
Green Capital Development enpresak bi urte izango ditu proiektua egikaritzeko, baina aurretik jarduera edota obra udal baimenak eskuratu beharko ditu.
Enigma Green Power enpresak proiektatutako zazpi parke eoliko eraikitzearen aurka agertu zen Odieta, Olaibar, Anue eta Esteribarreko bizilagunek osatutako Haize Berriak plataforma. Bost megawatteko potentzia elektrikoa eta 195 metroko altuera duten aerosorgailu horiek "kalte... [+]
Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]
Ander Goikoetxea Amasa-Villabonako zinegotzia da eta EH Bilduko Legebiltzarkidea. Premier ESPF Ipaz Haizea enpresak Amasamendin ezarri nahi dituen bi haize erroten orain arteko prozesua nola izan den azaldu du.
Bizitza ez-berriztagarriak filma ikusentzun zuten atzo 70 inguru lagunek Villabonan. Francisco Vaquero egilea bertan izan zen eta emanaldiaren ostean hitza hartu zuten herritarrek, kargu publiko batek eta egileak berak. Hainbat gai eta ikuspegi anitzak agertu ziren, baina... [+]
Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]
EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]