“Energia berriztagarriak: gatazka edo aterabidea?” zikloa itxiko duen mahai-ingurua Bilbon

  • Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekopol ikerketa-taldeak eta EHUgunek mahai-ingurua antolatu dute apirilaren 25ean Bilbon. EAEn energia berriztagarriak bultzatzeko agertzen ari diren proiektuek eta planek "ezinegonak, eztabaida sutsuak eta nolabaiteko gatazkak" sortu dituztela azaldu dute, eta horren aurrean "eztabaida patxadatsu eta arrazoitsuak bideratzeko" nahia dutela: "Trantsizio energetikorako eta eko-sozialerako ezinbestekoak izango diren azpiegiturak non kokatu eta nola egin, ondo planifikatu eta pentsatu beharreko zeregina da, jendearekin harremanetan ez bada, kolokan jarri baitaiteke egitasmo osoa".


2023ko apirilaren 17an - 06:53
Azken eguneraketa: 12:23
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Apirilaren 25ean Bilboko Bizkaia Aretoan, arratsaldeko 18:00etan hasita bost hizlari hauek entzuteko aukera egongo da: Julen Rekondo (Ingurumen Kontsultorea – Ingurumen Sari Nazionala), Joserra Becerra (Berdeak-Equo), Mirene Begiristain (UPV/EHU), Iñigo Ansola (EVE) eta Cristina Pizarro (BC3). Ane Zabala kazetaria arituko da moderatzaile.

Antolatzaileek jakinarazi dute sarrera librea izango dela, ez dela aurrez izenik eman behar eta itzulpen zerbitzua egongo dela.

Zikloa itxiko duen mahai-ingurua

Mahai-inguru hau Ekopolek eta EHUgunek elkarrekin antolatu duten "Energia berriztagarriak Euskal Herrian: gatazka edo aterabidea?" zikloko hirugarrena izango da, zikloa itxiko duena. Aurretik Donostian eta Gasteizen egin dituzte mahai inguruak, eta aditu hauek guztiek hartu dute parte guztira: Aitor Aldasoro (EAJ), Alvaro Campos (EHU), Alazne Arruti (Goiener), Gotzone Zestorain (Etxalde), Hodei Arzak (Ekiola), Rebeka Gonzalez de Alaiza (Araba Bizirik), Pablo Lorente (Sustrai Erakuntza), Mikel Otero (EH Bildu), Aritz Otxandiano (Fagor) eta Aitziber Sarobe (Mondragon Unibertsitatea).

Hemen ikusentzun daiteke Gasteizen egin zen mahai-ingurua:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
2025-07-02
Berriztagarriak Nafarroan
30 urte eta gero zer?

Eguneraketa berriak daude