Energia asko kontsumitzen duten ordenagailuak debekatu dituzte AEBetako hainbat estatutan

  • Ordenagailuentzako efizientzia energetiko estandarrak arautu dituzte AEBetako hainbat estatuk eta beraz, gaur egun merkatuan diren aparailuetako batzuk debekatuta daude leku horietan. Erabaki horri esker, lortuko dute urtero milaka tona C02 ez jaurtitzea airera.


2021eko uztailaren 29an - 09:31
Azken eguneraketa: 11:33
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kalifornia, Oregon, Washington, Vermont edo Hawaitik internetez ordenagailu oso pontenteak –eta energia asko kontsumitzen dutenak– eskatu dituztenek saltzaileen oharra jaso dute dagoeneko: uztailetik, ezin dute maila batetik gora kontsumitzen duten aparailuak sartu estatu horietan. Politika klimatikoaren helburuak betetzeko asmoz egin dute araua gobernuek.

Baliabide Naturalen Defentsarako Batzordeak egindako aurreikuspenen arabera, Kalifornian hartutako arauei esker 2.300 milioi kWh elektrizitate baino gehiago aurreztuko dute urtero (estatu horretako San Frantzisko hiriko etxeetan kontsumitzen dena bezainbeste). Beste era batera esanda: neurriei esker 730.000 tona C02 gutxiago jaurtiko da airera.

Halako neurriak hartu ezean, hainbat aurreikuspenek diote 2040an handiagoa izango dela informatikak beharko duen energia, munduan ekoitziko dena baino.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
2025eko irailaren 3
Plastikoaren birziklapenaren iruzurra
Industria petrokimikoaren 'gerrillariak' Genevan

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!