ENARGIA: %100 berriztagarri den zuen argindar hornitzailea Ipar Euskal Herrian

  • I-ENER, 450 akziodun kondatzen dituen energia ekoizle sozietateak %100 berriztagarria den argindarra eta SCIC (Société coopérative d’Intérêt Collectif) (*) forma ukanen duen egitura baten bidez bere aktibitatea bultzatuko duen ENARGIA (www.enargia.eus) izeneko tokiko argindar hornitzaile bat sortuko du.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2018ko irailaren 18an - 08:53
Webgunea (Argazkia: enbata.info)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hiru astez soilik, 400 familia baino gehiagok jakinarazi dute argindar hornitzaile berriarekin engaiatzeko prest zirela.

ENARGIAren aitzinatzea segitzeko,

segi gaitzazue: gure webgunean, Facebooken, Twitteren

eta zatozte gure ikustera Alternatiban urriaren 6 eta 7 an

400 ongi da, 1000 oraindik hobe!

Alternatibarentzat 1000 erantzun lortzeko helburua finkatu dugu.

Ondorioz, ez baduzue oraindik egina erantzun otoi galdeketa labur honi eta zuen ingurukoei betearazi ezazue.

(*) Estatu juridiko berezi horri buruz gehiago jakiteko : www.les-scic.coop/sites/fr/les-scic/les-scic/qu-est-ce-qu-une-scic.html. Estatutu horren bidez, Enargiak bere aktibitatearen aktore guziak (langileak, hornitzaileak, bezeroak, kolektibitateak …) batzen ahalko ditu.

Albiste hau Enbata.info-k eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
2025eko azaroaren 19
Igarobide ekologikoak eolikoen mehatxupean:
Utzi izaten, utzi pasatzen

Eguneraketa berriak daude