Emazteen Kontrako Bortizkerien Behatokia desegingo dute

  • Frantziako Estatuak erakundean zuen parte-hartzea bertan behera uzteak ekarri du Behatokia desegitea. Zortzi Herriko Etxetako ordezkariek iragarri dute Emazteen Kontrako Bortizkerien Behatokiaren desagerpena maiatzaren 21ean.


2015eko maiatzaren 22an - 12:48
Zortzi Herriko Etxetako ordezkariek iragarri dute Behatokiaren desagerpena maiatzaren 21ean. (Argazkia: @IhintzaArrieta).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ipar Euskal Herriko emazteen kontrako bortizkeriaren Behatokia 2011ean sortu zen. Zortzi udalerrik bultzatu zuten: Baionak, Biarritzek, Hendaiak, Donibane Lohizunek, Bidartek, Angeluk, Bokalek eta Hazparnek. Frantziako hainbat erakundek ere parte hartzen zuten; Baionako Ospitaleak, Fiskaltzak, Polizia Judizialak eta Jendarmeriak, besteak beste.

Azken urteetako gorabeherak

2013an interes publikoko erakunde (IPE) bilakatu zen Behatokia. 2014ean, ordea, erraztasun administratiboengatik izaera pribatuko IPEa osatzea pentsatu zuten. 2015eko apirilaren 29an IPEtik kanpo geratzen zela jakinarazteko ohar bat kaleratu zuen Prefeturak eta batzar nagusian eztabaidatzekotan geratu ziren Kazeta.eus-en arabera.

Batzar nagusira ez ziren azaldu erakunde polizialak, judizialak eta osasun arlokoak, ezta ere Frantziako Estatuak finantzatutako elkarteak. Horren zergaitia zein den susmatzen dute hautetsiek: "Ipar Euskal Herri mailako erakundea" izatea.

Horrenbestez, erakundea desegitea erabaki dute. Lau urteko lanarekin jarraitzeko, herriarteko elkarte bat sortzea aipatu dute orain.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude