Emarock gaua Bilbon larunbatean

  • Emarock Elkarteak eta Irola Irratiak rock gau berezia antolatu dute maiatzak 18rako, larunbata, Bilboko Izarbeltz Ateneoan. Afixak iragartzen duenez, 18:30ean zabalduko dituzte ateak, eta hasteko eta behin, Emarock dokumentala proiektatuko da emanaldi akustikoaz lagunduta. Zortzietatik aurrera, Humus, Gaur ez, Endemaño, Las Tuerkas eta Dj Lucy Ramone taldeek kontzertua eskainiko dute.


2013ko maiatzaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Emarock gauaren kartela.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Euskal Herrian bereziki, musika munduan diharduten emakumeei protagonismoa eman eta espazioa zabaltzeko helburuz sortu zen Emarock proiektua. Emakumea ikusgarriago egiteko asmo horretan, “Iragana, oraina eta geroa” erakusketa ibiltaria izan dute tresna nagusia, 2012ko maiatzean martxan jarri zenetik. 70 emakume musikariren argazkiek osatzen dute erakusketa, zuzeneko kontzertuetan eginak dira denak, eta horien lagungarri, diskoen azalak, hedabideetako artikuluak eta emakumeak tarteko dituzten taldeen zerrendak bildu dituzte.

Emarock dokumentalean, bestalde, emakume musikarion esperientzia eta iritziak jaso dituzte. Bertan ageri dira, besteak beste: Zaloa Urain (Kokein), Eneritz eta Edurtzeta (Ene bada), Ines Osinaga (Gose), Kristina Aranzabe eta Leire Berasaluze (Lain), Aiora Renteria (Zea mays), Zuriñe Hidalgo (Hesian), Silvia Guilne (Kerasy), Maite Arroitajauregi (Mursego), Nerea Sanchez (Giza proiektua), Miren Narbaiza (Napoka Hiria), Idoia Arraiza eta Jule Goñi (Gaur Ez), Natalia Garmendia (Humus)...

Igo eszenatokira eta jan mundua, dio proiektuaren leloak. Sarrera: 4 euro.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilbo
2025eko azaroaren 19
51.396

Eguneraketa berriak daude