Segregazioa baztertu eta misto bihurtuko dira Nafarroako Opus Deiko bi eskola, laguntza publikoa jaso aldera

  • Nafarroako Auzitegi Nagusiak azaroaren 3an emandako ebazpenak eragin du aldaketa. Segregazioa amaitu ezean bi eskolek ezingo baitute diru publikorik jaso 2025-26 ikasturtetik aurrera.


2023ko abenduaren 14an - 10:38
Azken eguneraketa: 17:01
Argazkia: Google Earth
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Opus Deiren Irabia-Izaga (Iruñea) eta Miravalles-El Redín (Zizur Nagusia) ikastetxeek orain arte finantziazio publikoa jaso dute kontzertuaren bidez, nahiz eta Nafarroako Gobernuarekin sinatutako akordioa ez bete eta segregazioari eutsi. 2018an, esaterako, 11,5 milioi euro jaso zituzten funts publikoetatik. Datorren irailetik aurrera, ordea, ikastetxe misto izatera pasako dira. Hala adierazi dute asteazken honetan ikastetxeetako zuzendaritza-organoek, hausnarketa-prozesu luze baten ondoren.

Nafarroako Auzitegi Nagusiak azaroaren 3an emandako ebazpenak eragin du aldaketa; izan ere, segregazioa amaitu ezean bi eskolek ezingo dute diru publikorik jaso 2025-26 ikasturtetik aurrera. Hori dela eta, kontzertu horri eusteko hartutako erabakia izan dela adierazi dute, “legeak behartutako erabakia”, hain zuzen ere. Berretsi dute Opus Dei elkarte ultrakatolikoarekin harremana izango dutela aurrerantzean ere.

Irabia-Izagak ikasgela mistoak sortuko ditu maila guztietan; Haur Hezkuntzako lehenengo mailatik, Batxilergoko bigarren mailara arte; Miravilles-El Redínek, ordea, Lehen Hezkuntzan “progresiboki” jarraituko du ikasgela mistoak sortzen.

Orain arteko hezkuntza-bereizia

Bi ikastetxeek luze jardun dute segregazioari eutsita. 1965az geroztik baitauzkate ikasleak banatuta: Mutilek Irabiako eta El Redingo eraikinetan ikasten dute, Txantrean; eta neskek, Miravallesen eta Izagan, Txantreatik zazpi kilometrotara. Bi eskolen artean 4.000 ikasle inguru dituzte. Miravalles-El Redínek 2.395 eta Irabia-Izagak 1.900.

.

 


Irakurri gehiago: Opus Dei Gizartea Erlijioa
Opus Dei kanalean gehiago
2020eko irailaren 29
Gazteluetako sexu erasoen biktimaren aita
"Semea ausart jokatzeko gai izan da eta sistemak mespretxuz tratatu du"

2019ko otsailaren 19
GAIZKI ERRANKA
Gure baxua zein ote

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...