EAEko emakumeek zaintza lanetan gizonezkoen ia denbora bikoitza ematen dute

  • Eustatek egindako kontziliazioari buruzko lanaren emaitzaren arabera, gizonezkoek etxeko lanetan egiten dituzten ordu kopuruak gora doazen arren, parekidetasunetik urrun daude oraindik: emakumeek egunean batez beste 9,4 orduz egiten dituzte zaintza lanak, gizonek 5,4.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko ekainaren 27a
(argazkia: Dani Blanco)

2016an haurren eta menpeko pertsonen zaintzan eta etxeko lanetan emandako denbora zenbatu dute, genero eta lanbideen arabera. Inkesta izan da erabilitako metodologia.

Etxeko lanei dagokienez emakumeek egunean bi ordu eta gizonek 1,2 egiten dituztela diote. Haurren zaintzari emakumeek 4,7 ordu eskaintzen diote egunean eta gizonek 3,3. Menpeko senideen zaintzan dago alde handiena, emakumeek 2,7 ordu eskaintzen baitiote, eta gizonek 1,1, erdia baino gutxiago.

Kontziliazioa zailtzen duen beste bi datu ematen ditu ere Eustaten lanak; enpleguaren luzerari dagokionez, emakume gehienek (%58k) lanaldi jarraitua daukate eta gizonek kasuan erdia baino gutxiago da, %43. Bestetik, langileen ia erdiak dagokiena baino ordu gehiago egiten dute egunero lanean, eta noiz aterako den ez daki  %38k; hemen ez dago generoen artean ia alderik.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Kontziliazioa  |  Feminismoa  |  EAE

Kontziliazioa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-09-04 | Amaia Lekunberri
Generodun etxetresna elektrikoak: etxeko lanez arduratu, gizontasuna kaltetu gabe

Ez da denbora asko Dyson markako xurgagailuei publizitatea egiten zien irudi surrealista harekin topo egin nuela, zeinetan 007 agentearen itxurako gizon baten soina ageri zen, trajez jantzita eta arma eskuan. Aipatu iragarkian, baina, esmokindunak esku artean eusten zuen arma ez zen Walther PPK pistola bat, Dyson V8 xurgagailu bat baizik.


2018-06-21 | Nahia Ibarzabal
Estatistikak dioena: kontziliazioan emakumeek gizonezkoen bikoitza

Eustatek 2017an kontziliazioaren inguruan egindako inkestaren emaitzek argi utzi dute emakume eta gizonezkoen artean desoreka handiak daudela oraindik.


2018-05-18 | Miren Osa Galdona
Gurasotasun baimena hamasei astekoa izango da 2019tik aurrera EAEn

Hamasei astez baimena eskatu ahalko dute 2019tik aurrera bigarren umea edo gehiago dituzten familiek; aitek nahiz haurdun egon den emakumearen bikotekideak eskatu ahalko dute baja. Lehen umea izango dutenen kasuan, 2022tik aurrera jarriko da indarrean neurria.


2017-05-07 | Juan Mari Arregi
Marketin sozialeko erasoaldia Europan

Europar Batasunak zuzentarau eta gomendio multzo bat onartuko du agenda soziala berreskuratzeko. Iragarria zuen halakorik egitea, baina ahaztuta zeukan. Familiaren eta lanaren arteko kontziliazioa hobetzeko lau ekimen daude tartean, baita babes soziala –langabetuak barne–, kontratazioa eta lanegunak hobetzeko neurriak ere.


Lau hilabeteko gurasotasun baimena ezartzea proposatu du Europako Batzordeak

Gurasotasun baimena eta seme-alabak zaintzeko baimena lau hilabetera luzatzeko proposamena egitea onartu du Europako Batzordeak. Proposamenak aldaketa handia ekarriko luke Hego Euskal Herrian, lau asteetara luzatu berri baita baimen hori.


2017-02-19 | Lander Arretxea
Gorputzari eta bizitzari kasu egiteko lanak

“Bizitza erdigunean jarri”. Gero eta gehiago entzuten da ekonomia feministaren aldarrikapen asko laburbiltzen dituen esaldia. Baina zertaz ari gara zehazki lelo hori errepikatzen dugunean? Nola eraman ikuspegi hori proiektu edo enpresetara? Ahalegin horren onurak eta ajeak ongi ezagutzen dituzten bost lagunengana jo dugu erantzun bila.


Amatasunaren ajeak arintzeko, futbola

21 urterekin ume bat izan eta depresioak jo zuen Becki Gerrard. Lagun minak antzeko egoera bizi zuen eta amatasunaren ostean albo batera utzitako ariketa fisikoari berriz ekitea erabaki zuten. Futbol taldeetako erritmoa handiegia zela ikusita, ordea, talde propioa sortu zuten, arrakastaz zabaldu dena: MumBall.


Etxekogizon lanetan, zaratarik atera gabe

Pello Ulazia Ibarzabal (1966, Mutriku) hamar urtez arduratu da etxeaz eta hiru seme-alabez, etxetik kanpoko enplegurik izan gabe. Urtetako bizipenetan oinarrituta Isilean erakusketa antolatu du. Mendeetan emakumeek isilean egindako lan duinari omenaldia egin nahi izan dio, eta era berean, gizonek ere zaintzaren ardura hartu behar dutela aldarrikatu. Gizonak “iraultza” isilik egin behar duela uste du Ulaziak, zalapartarik gabe. Andoaingo Bastero Kulturgunean egon zen erakusketa... [+]


Kontziliazio parekidea lortzeko sei neurri eraginkor

Seme-alaben zaintzaren eta lanaren artean kontziliazioa lortzeko, eta kontziliazio hori gizon eta emakumeek maila berean partekatu dezaten, eredu ona izan daitezke Suedian hartu dituzten neurriak. Salvados telebista saiotik jaso ditugu.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude