Ordaindutako bederatzi egun urtean Hego Euskal Herrian, zaintza eta kontziliazioa errazteko

  • Zaintza eta kontziliazioa erraztea helburu duten baimen eta neurriak onartu ditu Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak. Senideak eta senide ez direnak zaintzeko baimen ordainduak, seme-alabek 8 urte bete arte gurasoek hartu ditzaketen baimenak, premia handiagoak dituzten familien aitortza eta ume jaioberriengatiko ordainsariak jasotzen ditu lege berriak, besteak beste.


2022ko abenduaren 14an - 10:35

Lanera ez joateko hiru baimen mota jasotzen ditu legeak. Batetik, urtean bost egun ordaindu hartu ahal izateko baimena, “bigarren graduko senidea edo bizikidea artatzeko”. Istripuren bat gertatuz gero, gaixotasun larrietan, ospitaleratzeetan, ebakuntza kirurgikoetan… erabili ahalko da. Bestetik, urtean lau egun ordainduko baimena jasotzen da, orduka ere hartu ahal izango dena, “berehalako artatzea” behar den kasuetarako. Eta hirugarrenik, seme-alabak 8 urte bete arte gurasoek zortzi aste hartzeko aukera izango dute, nahi izanez gero jarraian edo nahi izanez gero zatituta. Sindikatuek eskatu dute zortzi aste hauek ordainduak izan daitezela.

Bestalde, umeak 0-3 urte dituen bitartean hilero 100 euro jasotzeko baldintzak malgutu nahi ditu Espainiako Gobernuak, ama guztiek izan dezaten horretarako aukera.

Zaintzaren ikuspegitik behar handiena duten familiak ere zerrendatu ditu legeak, eta hala, familia ugariekin batera bi ume eta gurasobakarrak osatutako familiak, bi ume eta desgaitasuna duen kideren batek osatutako familiak edota bi seme-alaba eta gurasoetako bat ospitalean edo kartzelan dituzten familiak aintzat hartzen ditu.

Pin parentala, debekatuta

Egungo errealitatearen parte diren familia anitzek leku garrantzitsua dute legean, eta zentzu honetan, familia anitzei buruz eskolan ematen diren edukietara seme-alabak ez bidaltzea debekatu du legeak. VOX alderdiak sustatutako pin parentala delakoaren harira hartu du neurria gobernuak, eduki horiei (eta sexu heziketa gisako beste hainbat edukiri) uko egitera animatzen baititu gurasoak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontziliazioa
Lau eguneko lan-astea probatu duten enpresak, eredu berriarekin gusturago

Soldatak mantenduz, lau egunera murriztu dute lan-astea Britainia Handiko 61 enpresak, sei hilabetez. Horietan, nekea %71 murriztu da eta gaixotasun bajak %65, diru-sarrerak batez beste %1,4 handitu dituzte eta orain arteko esperientzia piloturik handienean parte hartu duten... [+]


Materialismo histerikoa
Denbora

Beste behin ere, astea berandu hasi dut, aurrekoaren zipriztinez beteta, eta asteburua izan denik ohartu gabe. Amatasunari buruzko jardunaldi batzuetan izan naiz, eta orduko hitzak dira daramadan zipriztin arinena. Edo ez. Entregatu gabeko lanak, umearen arropa, prestatuta behar... [+]


2022-11-16 | ARGIA
Lan txanda aldatzeko eskubidea onartu dio justiziak emakume bati, semeak zaindu ahal izateko

Ama bakarra den gasteiztar batek arratsaldeko lan txandatik goizekora aldatzeko eskatu zion Correos enpresari, bi semeak zaindu ahal izateko; ezezkoa jaso zuen arren, epaitegi batek eskubide hori onartu dio orain. Beste enpresa batzuei aplika daitekeen aurrekaria ezartzen du... [+]


Lau eguneko lan-astea, datutan

Soldatak mantenduz, lau egunera murriztu dute lan-astea Britainia Handiko 73 enpresek, sei hilabete iraungo dituen proba pilotuan. Parte hartzen ari diren enpresek erantzun duten inkestaren arabera, produktibitatea ez da jaitsi, oso gustura daude esperientziarekin eta litekeena... [+]


Kontziliatu?

Andrazko estresatuta, eskolara bidean antxintxika, merienda eta kirol poltsa aldean. Hori litzateke ia guztion burura etorriko litzatekeen irudia zaintza eta kontziliazioa aitatuko bagenitu.

Kontu zabalagoa da, ostera. Umeak jagotea ez ezik, zaharrak edota behar bereziren bat... [+]


Eguneraketa berriak daude