Lan txanda aldatzeko eskubidea onartu dio justiziak emakume bati, semeak zaindu ahal izateko

  • Ama bakarra den gasteiztar batek arratsaldeko lan txandatik goizekora aldatzeko eskatu zion Correos enpresari, bi semeak zaindu ahal izateko; ezezkoa jaso zuen arren, epaitegi batek eskubide hori onartu dio orain. Beste enpresa batzuei aplika daitekeen aurrekaria ezartzen du epaiak, ELA sindikatuaren hitzetan.


2022ko azaroaren 16an - 07:04
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kontziliazioari begira egindako eskaera ukatu zuen Correosek, argudiatuz langilearen semeetako batek 12 urte baino gehiago dituela eta goizeko txandan plaza librerik ez dagoela. Gasteizko epaitegiak, ordea, enpresaren argudioak ezetsi ditu eta adierazi du ez dela garrantzitsua semeetako batek 12 urte baino gehiago izatea, anaia adingabea duelako. Gainera, egiturazko lanpostu huts ugari daudela gogoratu du ebazpenak.

Epaiaren kontra ezin da helegiterik aurkeztu eta Correos behartuta dago langilea txandaz aldatzera.

ELA sindikatuaren arabera, guraso bakarreko familiek lanaldia egokitzeko duten eskubidea aitortzen du epaiak eta aurrekari bat ezartzen du, kontziliazioari begira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontziliazioa
2022ko azaroaren 16
Materialismo histerikoa
Denbora

2020ko abuztuaren 2
Familiak alarma-egoeraren ostean
Pandemiari biziraun eta gero, lanetan itotzear

Eguneraketa berriak daude