Emakumeak borrokan
Leire Txakartegi eta Jone Bengoetxea (ELA)

"Emakume guztiok greba orokorra egingo bagenu, sistemak huts egingo luke"

  • Greba joko-zelai ezaguna da sindikatuentzat, ez ordea, lan produktiboaz haragoko jokalariak zelaira ateratzea. Partida honek, ordea, mugimendu feminista eta sindikalgintzaren elkar ezezagutza eta mesfidantza historikoak jokoan jarri ditu. Leire Txakartegi eta Jone Bengoetxea ELAko genero politikak saileko arduradunekin hasi dugu partida.

Manu Robles Arangiz Fundazioa @@mrafundazioa
2018ko otsailaren 15a
Euskal Herriko mugimendu feministak Martxoaren 8ko greba deialdia egin zuen prentsaurrean.

Grebek sistema produktiboa astintzen dute; honek, ordea, sistema erreproduktiboa ere hankaz gora jarri nahi du...

L.T. Abiapuntua sinplea da: emakume guztiok greba orokorra egingo bagenu, esparru produktibo zein erreproduktiboan, kolapsoa sortuko litzateke; sistema honek huts egingo luke, ez luke funtzionatuko. Auzia ez da lan merkatu arautuan bakarrik planto egitea, lan baldintzen hobekuntza baino gehiago aldarrikatuko da Martxoaren 8ko greban; kapitalismoaren ardatz guztiei planto egitea da asmoa, sistema bera geratzea.

J.B. Emakumeok pribatuan zein publikoan bizi ditugun diskriminazio eta egiturazko ezberdintasun egoera guztiak azaleratu nahi ditugu. Hautsiko da ohiko greba tradizionalaren kontzeptuarekin, bizitzaren kontzeptu produktibistarekin.

Baina sindikatuek, tradizioz, lan merkatuko langileak ordezkatu dituzte. Mugimendu feministak, ordea, lanaren kontzeptua astindu du. Zer ekarri dio sindikalgintzari?

J.B. Sindikatuaren barne berritze prozesuaren baitan pizgarri handia da hau. Azken batean, zalantzan jartzen du sistema produktibista bera, alegia, guk, sindikatuok ordezkatzen dugun subjektua ere kolokan jartzen du; langile klase subjektua zein den eta hortik kanpo nor uzten dugun galdetzera garamatza ezinbestean. Historikoki sindikatuok lan merkatu arautuan dauden langileak bakarrik ordezkatu ditugu. Lehenengo aldiz, lan erreproduktiboa ere gelditu nahi duen greba batekin egingo dugu bat. Barne kultura osoa astindu digu feminismoak.

L.T. Enpleguaren ardatz murriztatzaile horretatik harago begiratzera behartu gaitu; lana bera kontzeptu bezala birplanteatzera. Mugimendu feministak deitutako lanuzte hauetan sindikatuok orain parte hartzea ez da kasualitate bat, azken urteotan bizi dugun barne prozesuaren ondorio logikoa baizik. Orain dela lau bat urte, halako proposamen bat mahai gainean jarri izan bagenu, erantzuna berehalakoa izango zen: “hori ez da gure esparrua”. Urrats handia da.

Bestetik, halako aliantzek behartzen dute sindikatua langile subjektua birplanteatzera, baina baita mugimendu feminista sindikatuek ordezkatzen duten subjektua aitortzera ere?

L.T. Lan merkatuan prekarietateari aurre egiteko borrokan ari gara etengabe, eta ezin ahaztu genezake prekarietatea batez ere emakumeok pairatzen dugula. Halako gatazkan gainditzeko borrokak gidatzen ari diren emakumeen borrokak, praktikan, borroka feministak dira, Bizkaiko erresidentzietako greban ikusi dugun bezala. Horrek erakusten du badirela subjektu feministaren parte eta elkarren aitortza behar dutela. Egun, ELAn, afiliazioaren %44 emakumeona da, beraz, ezinbestekoa da lan merkatu arautuko emakume langileak ere subjektu feministaren parte direla aitortzea. Sindikatu eta mugimendu feministaren arteko elkar ezezagutza egon da urte askoan; mesfidantza eragin du horrek. Bizkaiko erresidentzietako gatazkak ekarri zuen aldaketa positiboa. Mugimendu feministan errespetu pixka bat irabazi genuela esango nuke.

J.B. Nik sentsazioa daukat mugimendu feministako kide batzuek uste dutela sindikatuan oraindik gizonak nagusi direla eta erabakitzeko ahalmena eurena dela. Oraindik ere badago irudi zaharkitu bat sindikatuen inguruan. Lan merkatua aldatu da eta berarekin batera sindikatua ere.

Zein da sindikalgintzak feminismoari egin diezaiokeen ekarpenik handiena?

J.B. Antolakuntza. Erresidentzietako gatazka hasi zenean, emakume horiek ez ziren militante feministak, baina euren borrokan zehar identitate hori garatuz joan ziren. Nola? Ba euren behar materialetatik. Askotan zalantza dut ez ote gabiltzan subjektu feminista eraikitzen subjektua bera aintzat hartu gabe.

Nola?

J.B. Kontuan hartu behar da emakume askok euren identitate feminista eraikitzen dutela lan borroka batetik abiatuta, alegia, euren behar materialetatik abiatuta. Euren lan baldintzak hobetzeko hasitako borrokak ematen die emakume izateagatik bizi duten prekarietatearen kontzientzia ere; hor batzen dira feminismoa eta sindikalgintza. Azken batean, ezin genezake ahaztu baliabide material eta ekonomikoak ere ezinbestekoak direla bizitzarako, besteak beste, emakumeon autonomia ekonomikorako. Urte askoan sindikalgintzak eta feminismoak ez diogu elkarri nahikoa balio aitortu, baina elkarren beharra daukagu.

Zergatik emakumeon greba?

L.T. Grebaren helburua baldin bada irudikatzea sistema honek ez duela funtzionatzen emakumerik gabe, ezinbestean izan behar da eurei zuzendutako greba. Argi dago, funtsean, gizarte justuago baten alde borrokatzen ari garela, eta hori ez dela bakarrik emakumeon ardura, baina borroka honetan emakumeok izan behar dugu protagonismoa. Gizonak bidelagun behar ditugu, baina ez protagonista.

Zer egin beharko lukete gizonek lanuztearen egunean?

L.T. Aldeko jarrera erakutsi, publikoki babesa eman, enpresatan grebaren aldeko jarrera izan, edota etxeko lanen eta zaintza lanen zama bizkar gainean hartu.

J.B. Batez ere, ez dezatela despolitizatu greba hau, ez gutxietsi. Baztertu behar dute halako gaiak emakumeon gaiak direnaren ideia, denon gaiak eta ardura dira.

M8ko lanuzteak biharamuneko zifra eta estatistikez haragoko balio sinbolikoa duela diozue, zergatik?

J.B. Sindikatuok ez gara deialdi honen protagonistak baina bai bidelagun. Kanpora begira, aliantza honek balioko balu erakusteko ez gaudela, alde batetik sindikatuak, eta bestetik, mugimendu feminista, hori ikaragarria litzateke. Hau da, greba honek balioko balu GU handi bat garela irudikatzeko, urrats handia     litzateke. Barrura begira, barne pedagogia egiteko gai bagara, pauso handia izango zen. Denok ikasiko dugu asko elkarrengandik.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: M8 greba feminista  |  Sindikalgintza  |  ELA

M8 greba feminista kanaletik interesatuko zaizu...
2019-04-14 | Haizea Nu˝ez
Zuriketa moreari talka

2018ko otsailaren 2an kazkabarra gogor jotzen ari zen Donostiako kaleetan. Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8ko greba feministaren deialdia egiteko agerraldi publikoa abian. Garai bateko Tabakalerako zigarrogileen borrokari aitortza zen hura: dozenaka emakumek*, hedabideak lekuko, espazio publikoa okupatu genuen eta, berehala, algara oztopatzeko nahian, kultura garaikideen nazioarteko zentroko segurtasunekoak eta arduradun batzuk hurbildu ziren baimenik gabeko plaza hartze hura... [+]


Kapitalismo morerik ez, eskerrik asko

Ikusi dugu lehenago. Ekologismoa da adibide paradigmatikoa. Halaber, pink washing-a edo gaypitalismoa. Merkatuak gure borrokak irentsi, digeritu eta gorotz moduan produktu kapitalista bat iraizten digu, salmentarako prest, sistemari funtzionala egiten zaiona.
Hedabideek soldatari, goi-mailako enpresari eta politikariei, emakumezkoen futbol taldeei, zientzialari edota artista famatuei erreparatzen diete. Euskal Herrian greba feministaren antolakuntzan ibili direnek aldiz, migrazioa,... [+]


Greben hari morea

Ekonomia ikastean ez dut inoiz greba kontzeptua ikusi, nahiz eta hauen arteko lotura erabat zuzena izan. Arrazoia agerikoa da: botere ekonomikoak definitzen du zer den ekonomia. Emakumeek egindako grebatan ikusezintasuna bikoitza da, analisia gizonen eta kapitalaren betaurrekoekin egiten delako. Tarte hau baliatu nahi dut gurean egindako batzuk gogorarazteko.

1889 urtean Bilboko Santutxu auzoan lantegi gutxi batzuk zeuden. Horien artean, txakolindegiren bat eta zigarroak egiteko lantegi bat... [+]


Loreak eta aholkuak

Bi greba feminista bizi izan ditut. Bi baino ez dira izan, baina dagoeneko urrun geratzen zaizkit bestelako martxoaren 8ak, “zorionak” ematen zizkigutenak, lore edo bonboi forma zutenak, etxeko zaintzailerik onena izaten jarraitzera gonbidatzen zintuztenak. Ez dago urrun denboran, baina bai espazioan –fisikoan eta mentalean–, nirean behintzat. Hori lorpen ideologiko bat iruditzen zait, pauso bat. Greba batek inplikazioak eskatzen ditu, grebak deserosoak dira, eta... [+]


Martxoak 8, greba feminista
Mobilizazio anitzak, aldarrikapen politiko zehatzak

2018ko Martxoak 8ak aurreikuspenak hautsi zituen. Aurtengo greba feministan ere, txiki geratu dira egindako kalkuluak. Begi-bistakoa izan da. Hiriburuetan zer gertatuko geunden, eta horietako indar erakustaldiek iazkoa gainditu badute, aurtengo sorpresa auzoetakoa eta herrietakoa izan da. Txokorik txoko antolatu dira eta iaz mugimendurik egon ez zen herrietara ere heldu da olatua. Ez da kasualitatea izan, mugimendu feministak mobilizazio deszentralizatua akuilatu du eta emaitza ikusi da.


Medusak 8

Greziar mito zaharrak dio Medusa emakume ezinago eder eta erakargarria zela. Poseidonek Medusa bortxatu ostean, Atenea Jainkosak, amorruaren amorruz, Medusa zigortu eta munstro bilakatu zuen. Ilearen partez hamaika sugedun mataza ezarri zion buruan eta begietara begiratzera ausartzen zen edonor harri bihurtzen zuen. Justizia patriarkala ez da gure garaietako asmakizuna.

Kontakizuna erabat misoginoa den arren, gu, emakumeok*, bagara, nola edo hala, gure mendeko Medusak. Eder eta isilik nahi... [+]


2019-03-11 | ARGIA
Oinarri politikoei dagokienez, jauzi kualitatiboa eragin duen greba feminista

Martxoaren 8ko grebaren balorazioa egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. “Aurten, arrakasta kuantitatiboaz gain, jauzi kualitatiboa eman dugu gure aldarrikapenak eta oinarri politiko feminista, antikapitalista eta antiarrazistak sendotu ditugulako”, adierazi dute ordezkariek.


Mobilizazio anitzak, aldarrikapen politiko zehatzak

2018ko Martxoak 8ak aurreikuspenak hautsi zituen. Aurtengo greba feministan ere, txiki geratu dira egindako kalkuluak. Begi-bistakoa izan da. Hiriburuetan zer gertatuko geunden, eta horietako indar erakustaldiek iazkoa gainditu badute, aurtengo sorpresa auzoetakoa eta herrietakoa izan da.


2019-03-11 | Ana Mezo Basaras
2019ko martxoak 8, egun historikoa

Aurtengo martxoaren 8a egun historikoa izan da feminismoarentzat eta Euskal Herriarentzat.


2019-03-11 | ARGIA
M8: arrakastaren ondoren, balorazio sosegatuen unea

Joan den ostiralean Euskal Herriko hiri eta herrietan lurrika morea bizi izan zen bigarrenez, iazko M8ko mobilizazioek bazterrak erabat astindu ondoren.Aurtengoan uholdeak iazko gainditu du eta feminismoa indar betez dagoela erakusten du, gizartearen zentralitatea hartuz eta patriarkatuaren  zutoinak astinduz. 


Eguneraketa berriak daude