Emakume batek salatu du hainbat gizonek eraso egin diotela Gasteizen

  • Hainbat gizonezkok kaletik jarraitu eta jipoitu egin dute andrea; ospitaleratu egin dute. Ertzaintza eraso matxista ikertzen ari da.


2021eko urriaren 25an - 10:09
Azken eguneraketa: 12:11
Gasteizen eraso matxista bat salatzeko egindako manifestazioa. / Argazkia: Hala Bedi.

Emakumezko batek salatu du igande goizaldean Gasteizko Batan auzoan erasotu egin zutela hainbat gizonek. Etxera zihoala kaletik jarraitu eta jipoitu egin zutela salatu du. Ospitaleratu egin behar izan zuten kolpeen ondorioz. Salaketa jarri du 30 urteko andreak eta Ertzaintza eraso matxista ikertzen ari da.

Gure Batan Elkarteak gaur, astelehena, 20:00etan elkarretaratzea egingo du Batan Pasealekuan, erasoa gaitzesteko eta emakumeari elkartasuna adierazteko. Gorka Urtaran Gasteizko alkateak gertaera “oso larria” dela azpimarratu du Twitter bidez eta gogor gaitzetsi du erasoa. Hedabide batzuk erasotzaileen jatorriaren gainean kaleratutako informazioaren harira, alkateak gogorarazi du ezin dela orokortu, pertsonak ez direlako “hobeak edo okerragoak” jatorriagatik, sexuagatik edo erlijioagatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude