Emakume bat drogatu, bortxatu eta lapurtzeagatik bost urteko kartzela zigorra ezarri dute Madrilen

  • Madrilgo Auzitegi Probintzialak sexu-abusuak izan zirela ebatzi du, drogatu ondoren biolentzia ez zela beharrezkoa izan adieraziz.

Goizeroko buletin bat daukat, 'Goizean argi' deiturikoa. Dohainik harpidetu zaitezke.

2018ko abenduaren 10ean - 10:20
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Ezarri zitekeen zigorrik apalena ezarri diote gizonezkoari. Hasiera batean fiskalak bederatzi urteko espetxe zigorra eskatzen zuen, baina Madrilgo Auzitegi Probintzialak ez du halakorik ebatzi. Sexu-abusuengatik lau urteko espetxe zigorra ezarri diote gizonezkoari, eta beste bat lapurretengatik. Epaiaren hitzetan ez zuen bortxatu, drogatu ondoren ez baitzen biolentziaren beharrik izan.

Gertakariak 2017ko urtarrilean gertatu ziren, Madrilen. Emakumezkoak prostituta gisa egiten zuen lan, eta gizonezkoa webgune baten bitartez jarri zen kontaktuan berarekin. Emakumeak lanerako erabiltzen zuen pisuan bildu ziren. Gizonak ustekabez Zolpidem medikamentua bota zion edarira, emakumea konorterik gabe utziz. Preserbatiborik gabe bortxatu eta bi telefono mugikor eta 400 euro baino gehiago lapurtuta alde egin zuen bertatik. Hala jakinarazi du Cadena Ser-ek.


Indarkeria matxista kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Berriketa gutxi
Zer gertatzen zaigu gizonei?

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.