Emakume bat bortxatu du gizonezko batek Iruñeko Donibane auzoan

  • Bortxaketa bat izan da Donibane auzoan: emakume bati eraso egin dio gizon batek, atzo, igandearekin, 05:00ak aldera. Etxera zihoan emakumea, gizonak eraso egin eta portal baten barruan bortxatu duenean. Gero, alde egin du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 07an - 09:11

Emakumeak salaketa jarri du, Iruñeko Udaltzaingoan, eta ikerketa abian da, Iruñeko Instrukzio epaitegiaren 4. gelaren agindupean. Sexu indarkeria kasuetan ohiko den legez, protokoloari jarraiki, forentsetik pasa da erasoa jasan duen emakumezkoa, eta Iruñeko Udalaren Biktimentzako Arreta bulegoak baliabideak eskaini dizkio.

Ikertzaileak, emakumeak emandako deskribapena ardatz, erasotzailea identifikatzen saiatzen ari dira, eta, era berean, portalaren inguruko bideo kamerak berrikusiko dituzte. Bestalde, Espainiako Poliziaren sail Zientifikoko agenteak bortxaketaren ingurua ikuskatu du, gizonezkoa identifikatzea eta atxilotzea ahalbidetuko duten proben bila.

Albiste hau Euskalerria Irratiaren webgunean argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
2024-04-26 | Gedar
Adin txikiko bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Donostiako kiroldegi batean

62 urte ditu erasotzaileak, eta aurreko astean eraso zion 13 urteko mutil bati. Leioako campusean, bestalde, gizon bat atzeman dute komun batean irudiak grabatzen.


Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote 41 urteko gizon bati Iruñean, bikotekideari sexu erasoak egiteagatik

Zortzi urtean ezingo da bikotekide ohiarengana hurbildu eta 5.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.


Bi gizon atxilotu dituzte Galdakaon, sei adingaberi sexu erasoak egitea egotzita

Polizia-ikerketa zabalik dago eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela. Antza, "opariak" ematen zizkieten trukean.


Eguneraketa berriak daude