Elkartasuna muturreko baldintzetan


2023ko maiatzaren 11n - 10:07

Duela gutxi, Garikoitz Etxeberria euskal presoa bakartu egin dute, ziegan bakarrik egoteko eskubidea defendatzeagatik. Ezarri dioten isolamenduak gose-grebara eraman du, eskubide horren errespetua eskatzeko. Egun batzuk geroago, beste espetxe batzuetako zazpi presok gauza bera egin dute. Handik gutxira, espetxeko zuzendariak amore eman zuen eta Garikoitzi zegokion eskubidea kontuan hartu zuen. Ziur nago legeak ondo funtzionatzen duen lekuetan ez dela horrelako gorabeherarik gertatzen, baina, zoritxarrez, Espainiako espetxeetan presoen eskubideak maiz urratzen direnez, greba mota hori nahiko ohikoa da. Eta ez da harritzekoa, espetxeetako zuzendari batzuen harrokeriaren aurrean presoei geratzen zaien baliabide bakarra haien gorputzak direlako. Horregatik guztiagatik, eta horrelako grebak baldintza eskasetan egiteagatik, presoek meritu handia dutela uste dut. Azkenik, esan behar dut deigarria iruditu zaidala egunkari ezagun batek presorik solidarioenei emandako tratamendua, estremistatzat jo baititu. Orain badirudi solidarioa izateko muturrekoa izan behar dela.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude