Elkarretaratzea deitu dute Zumarragan, kamioiak jota hil den bizilagunarengatik

  • Astearte goizean Eitzako biribilgunean 64 urteko gizona hil da kamioiak jo ondoren. Bizilagunek 20:00etan elkarretaratzea deitu dute.


2017ko urriaren 3an - 17:39
Anbulantzia istripua gertatu den lekuan (argazkia: Goierriko Hitza).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ez da Eitzan gertatzen den lehenbiziko istripua eta, arduradun politikoei irtenbideak eskatzeko deitu du kontzentrazioa Jai Batzordeak. Biribilguneko zebrabidean elkartzera dei egin dute.

Astearte honetan, 6:00etan, 64 urteko V.S.F. zumarragarra jo du kamioi batek eta lurrera erortzean hartutako kolpeak heriotza eragin dio.

Azkenaldian auto-harrapaketa ugari izan da auzoan eta gaurko heriotzak arazoaren tamaina erakutsi du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zumarraga
Eguneraketa berriak daude