Elkarretaratzea deitu dute gaurko Gasteizen, Israelgo enbaxadorearen bisita dela eta

  • Israelgo enbaxadore Daniel Kutnerr eta Havtajá elkarte sionistako presidente Laurence Franks holokaustoari buruzko erakusketaren inaugurazioan izango dira gaur, Gasteizen.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko azaroaren 09an - 11:17
Daniel Kutner, artxiboko argazki batean.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gaur, 20:00etan, Holokaustoaren inguruko erakusketaren inaugurazioa egingo dute Goiuri Jauregian eta bertan izango dira Israelgo enbaxadore Daniel Kutner eta Havtajá elkarte sionistako presidente Laurence Franks. Horiekin batera, Gasteizko alkate Gorka Urtarain izango da, 'Holocaustoaren 13 zutabeak' izeneko erakusketari hasiera emateko.

Ekitaldia hasi aurretik, elkarretaratzea deitu dute Palestinaren aldeko zenbait elkartek, Goiuri jauregiaren aurrean, "estatu sionistak Palestinaren aurka gaur egun aurrera eramaten duen holokaustoa" salatzeko.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Israeli boikota
Eguneraketa berriak daude