‘Elkarrekilan Zuberoan’ Euskal Herri osoko udalekuak antolatu dituzte

  • 
    

    Ikastolen Elkarteak eta Uda Leku elkarteak elkarlanean aurrenekoz Euskal Herriko zazpi lurraldeetako lehen udalekuak antolatu dituzte. Uztailaren 24-30 bitartean egingo dute egonaldia Mauleko 'Agerria etxea' aterpetxean. Ipar eta Hego Euskal Herriko begiraleak eta 9-15 urte arteko 100 bat gazte elkartuko dira,“euskal lurraldeetako ikasleen arteko zubi lana egiteko” helburuarekin.

     


2014ko uztailaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Anaiz Olzomendi Uda Leku elkarteko kidea, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria, Mertxe Aizpurua Udalbiltzako lehendakaria, Michel Etxebest Mauleko auzapeza eta Nagore Amondarain Ikastolen Elkarteko Aisialdi Taldeko arduraduna aurkezpenean.


Aurtengo lehen edizioa xume abiatu den arren, etorkizunean indartzen joan nahi den egitasmoa da, Udalbiltzaren webgunean irakur daitekeenez. Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak azaldu du Ipar Euskal Herriak azken urteetan bilakaera nabarmena izan duela, baina “Bidasoako zubia ez dela lehen adina gurutzatzen”. Ikastoletan ere nabaritzen dela azaldu du. Seaskak erasorik bortitzenak jasan dituen unean inoiz baino jende gutxiago joan da Herri Urratsera Hego Euskal Herritik, Tellituren hitzetan.

Kezka horrek abiarazi du 'Elkarrekilan Zuberoan' proiektua. Euskal Herri osoko ikasleen arteko zubi lana egiteko helburuarekin, gazteek Zuberoa ezagutu eta besteak beste, “euskalkiak nahastu eta interesak partekatzeko” aukera izango dutela azaldu du Tellituk.

Aurten arte, Seaskak, Uda Leku elkartearekin bidez, Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko umeentzat antolatu ditu udako aisialdi programak. Ikastolen Elkarteak, aldiz, Hego Euskal Herriko lau lurraldeetako umeentzat eskaini izan ditu.

Urruntzen gaituzten mugak belaunaldi berrien bidez gainditzeko”

Udalbiltzako lehendakari Mertxe Aizpuruak Euskal Herriko lurraldeen ezagutza eta lankidetzarako “mugarri garrantzitsutzat” jo ditu udalekuak, “oraindik ere elkarrengandik urruntzen gaituzten muga fisiko eta psikologikoak belaunaldi berrien bidez gainditzen” lagunduko dutelakoan.

Egonaldia Zuberoan izateak balioa areagotzen duela esan du, “eskualde honen sustapenerako lagungarria baita”. Michel Etxebeste auzapeza gustura azaldu da udalekuak Maulen izateagatik, eta nabarmendu du lekua eta bertako azpiegiturak oso aproposak direla halako egonaldietarako. “Elkar ulertzen eta euskara zabaltzen” laguntzeko baliagarria izatea espero duela adierazi du.

Euskal Udalekuak

Abaigar, Bernedo eta Goñiko etxeetan egiten diren Euskal Udalekuetan ere Euskal Herri osoko gazteak batzen dira udaro. Aisialdi hezitzailea, herrikoia eta euskalduna lantzen dutela azaldu zuten Topatu.infok iazko apirilean elkarrizketatutako hiru gazteek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikastolak
2025-05-29 | ARGIA
Segregazioa hezkuntza
Ikastolen Elkartea: “Matrikulazioren kudeaketak ez du segregazioa bukatzeko balio”

Euskal hezkuntza sisteman haur zaurgarriak ondo integratzeko dekretua egin zuen Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Sailak 2023ko maiatzean eta gaur haren balorazio oso kritikoa egiten du Ikastolen elkarteak: hark ez du balio izan segregazioa amaitzeko. Hainbat proposamen ere egin... [+]


Hurrengo ikasturterako irakasle gehigarriak jasoko ditu Seaskak

Bordeleko Errektorearekin hitzartu du "behin-behineko" akordioa Seaskak. Horrez gain, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin hitzarmena sinatzeko negoziaketak abiatuko dituzte hurrengo astean. Azterketak euskaraz egiteko aukera... [+]


Seaskaren baliabideak emendatzeko eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko parlamentariek

Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]


Seaskak salatu du Parisek hurrengo kurtsorako eskaini dizkion baliabideak ez direla nahikoa

Herri Urrats jaialdiko hasiera ekitaldian Seaskako zuzendaritzako kide Erik Etxartek salatu zuen Parisek oraindik ez ziela irakasle postu gehigarrien proposamenik egin hurrengo ikasturtera begira. Asteburuan heldu zaie Frantziako Hezkuntza Ministerioaren erantzuna, eta... [+]


Irakasleak armairutik ateratzea zergatik da garrantzitsua?

Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.


‘Buruz, bihotzez, oinez’, 2025eko Nafarroa Oinezen abesti eta bideoklipa

Atarrabiako Paz de Ziganda ikastola ari da antolatzen aurtengo Nafarroa Oinez festa. Gaur aurkeztu dute egun horri begirako abestia eta bideoklipa. Estitxu Arozena bertsolariaren letrarekin eta Igor Martinezek sortutako musikarekin osatu dute.


2025-05-12 | ARGIA
Mobilizatzeko deia egin du Seaskak maiatzaren 23rako, agintariei “baliabideak eta errespetua” eskatzeko

Frantziako Hezkuntza Ministerioak oraindik ez dio Seaskari argitu hurrengo urtean zenbat ikasgela eta irakasle izango dituen. Hori dela eta Baionako kaleak betetzera deitu dituzte guraso eta euskaltzaleak. Igandean, Herri Urratsera milaka lagun hurbildu dira beste urte batez,... [+]


Hezkuntza publikoko irakasleek akordioa lortu dute Jaurlaritzarekin

Tentsio handiko ikasturtea amaitzear, ostegunean hasi eta ostiralean jarraituriko azken negoziaketa maratoian Eusko Jaurlaritzarekin akordioa sinatu dute sindikatu guztiek, ELAk izan ezik. Datorren asteko grebak bertan behera geratu dira. Segidan, adostu dutena eta batzuek eta... [+]


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Haur Hezkuntzako irakasleen %94 emakumeak dira

Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain... [+]


2025-04-02 | Mara Altuna Díaz
Arberoa ikastolaren suteak elkartasuna piztu du Ibarran

Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


Oier Sanjurjo, Nafarroako Ikastolen Federazioko presidente

Oier Sanjurjo Maté hautatu dute Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakari. Atzo egindako asanbladan erabaki zuten izendapena. "Mugarri garrantzitsua da euskarazko hezkuntzaren etorkizunerako foru erkidegoan", adierazi du Ikastolen Federazioak ohar batean.


Euskararen gurditik denok tira egin behar dugu, baita hezkuntzan ere

Ez dira gutxi azken boladan euskara bere onenean ez dagoela eta bere transmisioa bermatuta ez dagoela ohartarazten ari diren ahotsak. Bestetik, inork ez du ukatzen hezkuntzak ezinbesteko betebeharra duenik euskara eta euskal kulturaren biziraupenerako. Erronka estrategikoa... [+]


Eguneraketa berriak daude