Herrian zabaldutako gaizki-ulertuekin eta zurrumurru faltsuekin amaitu nahi dute artea erabiliz.
Anitza da Oion: 3.500 bat biztanle ditu eta 20 nazionalitatetik gorako herritarrak. Bertan bizi diren komunitate ezberdinak agerikoagoak dira eta tinkoago heltzen diote beren nortasun kolektiboari, eta horrek bertakoek duten pertzepzioan du eragina, etorkin gehiegi daudela uste dute eta. Bizikidetzarik ez da sortzen, eta gaizki-ulertuak eta zurrumurru faltsuak zabaltzen dira.
Herriko Bitartean Jolasean elkartea udalerriak bizi duen egoera horren jabe da, eta buelta eman nahian egitasmo parte-hartzailea martxan jartzea erabaki zuten orain dela bi urte inguru. Helburu horretarako, Artehazia elkartearen laguntzarekin, Komanditario Berriak taldea sortu zuten; zehazki, Oiongo bizitza sozialean inplikatuta dauden hamar bat lagunek artea bultzatzeko eratutako plataforma.
Maria Ezquerro da taldekideetako bat. "Artelana sortuz, hainbat gai landu nahi ditugu: batetik, pentsamendu kritikoagoa, hau da, gutxieneko ezagutzarik gabe eta beste kultura batekoa izateagatik soilik inor ez epaitzea. Halaber, pertsonak gerturatu eta elkar ezagutu eta erlazionatzea erraztuko duten puntu komunak ere bilatu nahi dira", azaldu du Bitartean Jolasean elkarteko ordezkariak.
Mursego, zuzendaritza artistikoan
Ez dabiltza bakarrik lan egiten. Idoia Zabaleta bitartekariaren laguntza dute. Taldean udalerriko beharrak zehaztuta, bitartekaria artista bat proposatzeaz arduratu da, behar horiei erantzungo duen lana sortzeko. Oionen kasuan, Mursego abeslariak hartu du horren ardura. Asmoa: uda parterako disko solidarioa grabatzea.
Guztira, bederatzi kantu izango ditu; herriko zurrumurruak, kexak edo bizikidetza bezalako gaiak jorratzen dira abesti horietan musika estilo ezberdinak erabiliz. Horrekin lotuta, honakoa adierazi du Ezquerrok: "Denetarik dago: kexen abesbatza, teknoa, umeek euskaraz eta arabieraz abestutako kantua, musika eskolakoena da beste bat, eta Oiongo musika talde batek ere parte hartu nahi izan du, eta baita ikastetxeetako irakasleek eta herriko bertsolariek ere".
Ehun lagun inguru
Proiektua parte-hartzailea izatea zen helburuetako bat, eta ez dago zalantzarik asmo hori betetzen ari dela. Ezquerrok eskainitako datuen arabera, 100 lagun inguru dabiltza modu batean edo bestean parte hartzen. Eta kexen korua, esaterako, herritarren proposamenekin egin dute; herriko tabernetan, ikastetxeetan eta bestelako instalazioetan jarritako postontzietan 300 kexatik gora jaso dituzte.
Kantuak, esan bezala, sortuta daude; bakarren bat baino ez zaio falta Mursegori. Eta horiek grabatzea falta da orain. "Entseguekin gabiltza eta apirilaren 1ean eta 2an egingo ditugu lehenengo grabazioak. Oiongo zinean egingo ditugula uste dut", jakinarazi du Bitartean Jolasean elkarteko kideak.
Asmoa da irailerako kalean izatea diskoa. Ezquerrok gaineratu du ez dela salgai jarriko: "Asmoa ez da dirua ateratzea. Diskoak oparituko ditugu, eta Internetetik debalde jaisteko aukera ere aztertzen ari gara".
Albiste hau Arabako Alea-k argitaratu du Mirian Biterik sinatuta eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Guangzhou (Txina) 1925eko ekainaren 23a. 100.000 herritar inguru bildu ziren atzerriko potentzia inperialisten aurkako martxan. Maiatzaren 30ean britainiarrek hainbat manifestari hil zituzten Shangaiko protestaldi batean. Hildakoekiko elkartasunez Guangzhouko langileek greba... [+]
Hernaniko San Joan jaietan magrebtarren kontrako eraso gehiagoren berri eman dute Hernaniko Txosna Batzordeak eta Amher SOS Arrazakeriak. Salatu dute herrian asteak daramatzatela "jarrera, gezur eta ekintza antolatu arrazistak" bizitzen, eta ohartarazi dute: "Hau... [+]
Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]
13 urteko mutil bat da Adolescence telesailaren protagonista, bere eskolako neska bat erailtzeagatik atxilotua. Lau kapitulutan zehar saiatuko gara ulertezina ulertzen, baina gidoilariek ez digute azalpen errazik emango, baizik eta bullying dinamika nahasiak, manosferaren eragin... [+]
1960ko martxoaren 21ean, Hegoafrikako Poliziak 69 lagun hil zituen apartheidaren kontrako manifestazio baketsu batean. Ordutik, egun hori Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Nazioarteko eguna ospatzen da, aldarrikapenez beteta. SOS Arrazakeriak urtero gai ezberdin bat lantzeko... [+]
Afari solidarioak banatzen diren ordu eta leku berean zegoen antolatuta baimenik ez zuen elkarretaratzea. Tentsio une handiak izan dira, eta Ertzaintzak KASen aldeko hainbat jarraitzaile identifikatu ditu.
Udaletxe aurrean eginiko prentsaurreko jendetsuan, Donostian gertatzen ari diren jarrera arrazista, klasista eta faxistekin kezka adierazi dute hiriko eragile sozial eta politiko ugarik. Irakurketa bateratua eskaini dute 37 eragilek, besteren artean, Ernai, GKS, Bilgune... [+]
Elkarretaratzea egin dute Iruñean asteazkenean SOS Arrazakeria taldeak eta LAB sindikatuak salatzeko zapia buruan erabiltzen duten zenbait emakumeri "mehatxuak" eta "irainak" eragin dizkietela euren lanpostutan. "Ohikoa" den diskriminazioa... [+]
Bost urtean, Inor ez da ilegala proiektuak lau haizetara zabaldu ditu migratzaileen eskubideen aldeko lelodun kamiseta, jertse eta poltsak; elkarlana eta elkartasuna oinarri dituen ekimenak istorio eta bizipen ugari oparitu dizkigu; eta zoritxarrez, inoiz baino biziago... [+]
Eskuin muturraren “diskurtso guztiz arrazisten”arriskuaz ohartarazi du Unai Hualde presidenteak. Bere aburuz, erakundeak giza eskubideak urratzen dituzten jokaerak ekidin behar ditu.
Immigrazioaren Euskal Behatokiaren 2023ko Barometroaren emaitzek diote “2021ko balioetara itzuli dela” euskal gizartearen "tolerantzia-maila". Datuen arabera, horrek lotura zuzena du Ukrainako gerraren kronifikazioarekin eta asilo-eskarien egonkortzearekin.