Bi eguneko bilkuran etorkizuneko lan ildoak finkatu eta Batzorde Eragile berria aukeratuko dute. Horrez gain erabakiak hartuko dituzte indarkeria sexista, euskara lan munduan eta beste hainbat gaiez. Atariko, nazioarteko mintegia egin zuten asteazkenean.
Adolfo Muñozek jarraituko du izaten ELAko idazkari nagusia eta bere alboko Amaia Muñoa izango da, aurreikusitakoaren arabera. Bilboko Euskalduna Jauregian bilduko dira ELAko 736 delegatu ostegun eta ostiralez, sindikatuaren XIV. Kongresuan, eta bertan kudeaketa txostena eta ildo estrategikoak zehazten dituen ponentzia eztabaidatuko dute.
Horrez gain hainbat ebazpenen inguruan ere haunartuko dute bertaratutakoek, hala nola “sindikalismo ez patriarkala” nola egin edo lanean euskaraz aritzeko eskubideaz. Ebazpenok ponentzia nagusia osatzeko oso garrantzitsutzat dauzka ELAk.
Ponentzian zehazten da etorkizunean sindikatuak hartuko duen norabidea, negoziazio kolektiboari dagokionean edo prekarietateari aurre egiteko ekintza sindikalaren inguruan. Zentzu honetan, testuan ageri denez zentral sindikalak “lehentasunezkotzat” dauka LABekiko harremana: “Sindikalismo abertzalean aliantzak ahalmen izugarria du, indar metaketa handia bildu baitezake burujabetzaren eta justizia sozialaren bidean”.
Orain hiru aste LABek egindako biltzarrean aliantza horretan “arriskatzeko prest” zegoela adierazi zuen Garbiñe Aranburu sindikatu horretako idazkari nagusi hautatu berriak.
ELAren kongresuan ez da faltako ekitaldi emozionalik. Bertan izango dira, esaterako greba luzea egiten ari diren Bizkaiko erresidentzietako langileak. Era berean, “bakearen artisauei” omenaldia egingo diete, tartean da Txetx Etcheverry ELAren Manu Robles Arangiz institutuko kidea.
#erresidentziakborrokan goizean goiz Euskaldunan, borrokarako prest.#indarberritzen pic.twitter.com/aVXlCnUtFx
— ELA sindikatua (@ELAsindikatua) 2017(e)ko ekainak 15
Nazioarteko mintegia atariko
Kongresuaren aurretik, asteazkenean, Europan bizi diren krisiak eta haien inguruko alternatibak aztertzeko mintegia antolatu zuten Manur Robles Arangiz institutuaren eskutik. Eric Toussaint CADTMko kidea, Gipuzkoako SOS arrazakeriako Tarana Karim eta Zoé Konstantopoulou Greziako legebiltzarreko presidente ohia izan ziren hizlari, besteak beste.
Zor bidegabearen auditoriaz aritu ziren, baita errefuxiatuen krisiaz edo Europan zapalduak izaten ari diren eskubide laboralez ere. “Europa ez da ezer oparitzen ari. Giza eskubideez ari gara hitz egiten”, azaldu zuen Karimek errefuxiatuen krisi globalaz jardutean.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Uztailak 8, 16 eta 21 izan dira greba egiteko ELA eta CCOO sindikatuek aukeratutako egunak. Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) eta soldatak parekatzea eta lanaldiak murriztea eskatzen dute.
Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.
Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]
Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainek greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belar eta sasiek hartuta ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean “zerbitzu... [+]
ELAk astearte honetan eman dio amaiera XVI. Kongresuari eta Mitxel Lakuntza aukeratu dute hirugarrenez idazkari nagusi, ordezkarien %90,37ren babesa lortuta. Aurrera begira lantokietako "botere sindikalean eta eragin politikoan" jauzi bat emateko beharra azpimarratu du,... [+]
Manifestazioa astelehenean, maiatzak 26, izango da 18:30ean Gasteizko Plaza Berritik. ELA, LAB eta ESK sindikatuek deitutako manifestazioan eskatuko dute grebari hasiera eman zion hitzarmen propioa lortzea.
Bridgestone Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko eta Puente San Migueleko (Kantabria) fabriketan dituen 420 langileri eragingo die CCOO, UGT eta BuB sindikatuek astelehenean sinatuko duten erregulazio espedienteak. Ostiralean egindako bozketan, Basauriko plantan... [+]
Zuzendari nagusiak eta zuzendari editorialak egindako "jazarpen eta errrepresalia kasu larria" salatu dute enpresa batzordeak eta ELA sindikatuak.
Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek deitutako greba astearen atarian dator Hezkuntza Sailaren mugimendua. Ostegunean bilduko dira sindikatuak eta Hezkuntza Saila, bertan ezagutaraziko du sailak proposamen zehatza, baina zenbait eduki aurreratu ditu asteartean Begoña... [+]
Sindikatuek agerraldi eta salaketa publikoak egin dituzte astelehenean, Nazioarteko Lan Osasunaren Egunean. Hego Euskal Herrian iaz zenbatu zituzten 64 hildakoen gorpuak irudikatu dituzte LABek, ESK-k, STEILASek, EHNEk, Etxaldek eta CGTk Iruñean eta Donostian.
ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.
Mahai Orokorreko sindikatuek salatu dute Gobernuak utzikeriaz jokatu duela ordezkaritza sindikalarekin negoziatzerakoan, horren adibidea da Estatutu berriaren negoziazioan ezarri duen blokeoa. Gobernua Mahai Orokorrean gai horiek guztiak negoziatzera esertzeko ahalegin ugari eta... [+]
LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]
Grebaren bezperan Hezkuntza Sailak “edukirik gabeko” mahaia deitu zuela eta sindikatu deitzaileak “errespetatu gabe” akordioa “antzezteko” gutxiengoa duten sindikatuak “erabili” nahi izan zituela salatu ostean, beste bi greba... [+]