El basko da asko

  • Urtebete izanen da, agian gehiago, ez aspaldi nolanahi ere, prentsan, geltokietan eta berriztatze lanetan ziren eraikin handietan (ikusgarria izan zen), esne txarrarena oinarri hartuta Kaiku markak euskara erdararen zerbitzuko ipini zuela (ezer berririk ez). Era zabar samarrean egin baitzuen euskararekikoa (elebitasun morroitua), zer esanik eman zuen bazterretan (publizitate efikaza beraz), harako "esne txarra" eta "ni kaiku naiz" ezin adierazgarriago batzuk bitarteko.


2012ko abenduaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03

Kantauriko Perlan.

Bere buruari Euskararen Hiria esaten dion horretan.

Oraingo kanpaina ikusgarrienak bi hilabete iraun duen ez dakit, agian bi aste baino ez dira izan, baina bai handi, ikusgarri, mugikor, egun eta ilun, goiz eguerdi arratsalde hiri barnean eta perimetroan, esnea ez baina fruta oinarri harturik…

El euskera es la pera.

Euskararen Hiria omen den hiri honen udalak kudeatua eta ordaindua.

Bestelako modua eta sentikortasuna ekarri behar omen zuen udal gobernua daukan horretan.

Barne egituraketan, Euskararen Patronatua Euskara Zerbitzuan integratzea izan zen udal gobernu berriak, Bilduk, hartu zuen aurreneko erabakietarik bat. Ez dakit honek loturarik daukan euskarari egindako irainarekin, baina Euskararen Patronatuak izan du bere ibilbidean aski burujabetasuna horrelako zabarkerietara ez makurtzeko. Oraingo hau, hain zuzen, Euskara Zerbitzuak sinatua dator.

Euskaltegietako matrikulazioa sustatzearren erakutsi digute madari madarikatu hori.

Euskara ez da euskera, euskera ez da euskara, euskara ez da gaztelaniaren errima premien funtzioan alda litekeen (oker nago, ze horixe bera egin baitute)…

Euskarak ez luke behar gaztelaniaren harietarik mugitzeko txotxongiloa.

Gure hizkuntza ez da izugarria edo polita edo txoratzekoa edo pera horrekin adierazi nahi den ezein perla. Gure hizkuntza arazoak sortzen dituen tresna delikatua da (ikastoletako patioetan edo atarietan froga litekeen bezala), bizi osorako konpromisoa eskatzen duen ezkontidea, norberak kultura apur bat ez hartzera erraz samar gal genezakeen ondasuna, atertu gabeko jazarpena pairatuko duena gerora ere…

Egin koxk euskarari!

Horixe izan zen, bere bustidura txatxua eta guzti, el euskera es la peraren… Jatorria? Iturburua? Hago horretan! Bertsioa, zer besterik. Euskarak ez dauka sormenik, sormena gaztelaniarena da. Euskararen erabilera, elebitasunean, gaztelaniaren funtzioan dago. Euskararen sustapenaren mundu ekonomikoa gaztelaniaren esku dago.

El euskera es la pera esan digunaren aurpegia, nola ez, Arzak izan da, beren euskara galtzera eta zarpailtzera utzi duten edo sekula ikasiko edo kontuan hartuko ez duten eliteko sukaldari jator, hidrogenoaren eta gaztelaniazko diminutiboen lagunen kofradiako ordezkari gorena…

Barre egiten digute aurpegira.

Gaitz honek ez dauka erremediorik.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza politika
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Hamabi hizkuntzatan banatuko du UEMAK Korrikari buruzko informazioa

23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.


2024-03-04 | ARGIA
Udalekuak egingo ditu UEMAk euskaraz bizi diren gazteentzako

Beste urte batez, uda garairako, Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteak elkartuko dira aisialdiaz gozatzeko. UEMAren helburua da “euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu... [+]


Euskara Ipar Euskal Herrian
Azken sokatirak, hizkuntza politika eraginkor baten alde

2024 urte hastapenean adostuko du ondoko urteetarako hizkuntza politika Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eta EEPk 2050ari begira egindako aurreikuspenak esku artean, alarma gorria pizturik du euskalgintza sozialak: ezin da orain... [+]


Azkoitiko Udala UEMAko kide izango da

EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.


Eguneraketa berriak daude