"Ekonomia blokeatzeko" protesta ugari Baionan lan erreformaren aurka

  • Bokaleko portuko sarrera eta irteerak blokeatu dituzte 200 langilek ostegun goizean. Manifestazioa egin dute Baionan eta Frantziako Bankura dirua sartzea oztopatzeko saiakera egin dute.


2016ko maiatzaren 26an - 17:53
Bokaleko portuko sarrera eta irteerak blokeatu dituzte 200 langilek astearte goizean. Argazkia: @EkhiErremundegi

Frantziako Estatuko sindikatuek gogor jarraitzen dute lan erreformaren aurka. 9:00ak aldera, Bokaleko Celsa enpresaren bidegurutzea blokeatu dute 200 langilek. Zirkulazioa erabat galditu dute; kamioilari batzuk enpresara sartzen saiatu dira eta tentsioa izan da grebalarien eta kamioilarien artean.

10:00etan amaitutzat jo dute ekintza hori eta Baionako tren geltokira joan dira. Bertatik abiatu da lan erreformaren aurkako manifestazioa, eta 1.700 pertsona inguru elkartu dira. Baionako San Leon biribilgunea blokeatu dute manifestariek, Intersindikalak deituta.

13:15ean Frantziako Bankua blokeatzen saiatu da Jusquauretraitk kolektiboa –lan erreformaren aurkako hainbat eragile biltzen dituen plataforma–. Bankura dirua sartzea oztopatu nahi zuten, baian dirua zekarkien kamioia lehenago pasa denez, ekintza bertan behera uztea erabaki dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako Lan Erreforma
Frantziako pentsio erreformaren aurkako grebak gero eta sektore gehiagoren babesa lortu du

Pentsioen erreforma kontserbadoreak eragindako herri mugimenduen grebak 44 egun bete ditu, eta milioitik gora pertsonako manifestazioak antolatu dituzte. Grebaren aldeko elkarretaratzeetan eta deialdietan izan den polizien indarkeria salatu dute.


2018-04-19
Ipar Euskal Herrian Macronen politikaren aurka protestan ari dira

Frantziako Estatuko presidente Emmanuel Macronek SNCF trenen enpresa publikoaren erreformaren aurka manifestazioak izan dira Ipar Euskal Herrian. Trenbideetako langileak, energiaren alorrekoak eta funtzionarioak atera dira kalera.


2017-09-26 | Mikel Asurmendi
Garraiolarien greba-txanda, traba handia Macronen martxan

Irailean, hainbat greba, manifestaldi eta mobilizazio iragarrita zeuden Frantzian, eta langileria erantzuten ari da. Atzo, garraiolariek gogor egin zuten Lan Kodearen erreformaren aurka. Garraiolariek erregaien geltokietan ondorio latzak eragin litzakete... [+]


2017-09-24 | Juan Mari Arregi
"Munduko alferrok, batu zaitezte"

Milaka langile, frantziar zein euskaldun, kalean erakusten ari dira greba eta manifestazioekin Macronek Frantziako Estatu osoan inposatu nahi duen lan erreformaren kontra daudela.


2017-09-21 | Mikel Asurmendi
Mugarik gabeko ekimenak Santiago zubian Lan kodearen aurkako protestetan

Biriatuko autobideko ordainlekuan egindako protestekin abiatu dira Lan erreformaren aurkako ekimenak. Mobilizazio bateratua hasi aitzin, sindikatu batzuetako kideek ordainlekua blokeatu dute eskubide sozialak aldarrikatuz.


Eguneraketa berriak daude