Txostena aldekoa da, nahiz eta garrantzitsutzat jo sai zuria, miru erreala eta saguzarrak bezalako espezieen gaineko eragina. Geure buruari galdetzen diogu nola izan daitekeen bateragarria parke eoliko bat instalatzea arriskuan dauden espezieentzako eremu kritiko batean. Uste dugu eremua Natur Parke izendatu izan balitz, Natur Baliabideak Antolatzeko Planak planteatzen zuen bezala, proiektua bideraezina izango litzatekeela. Hori dela eta, argi dago Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak eremua babesik gabe uzteko asmoa dutela.
Ekologistak Martxan ez da berriaz harritu, ahaldun nagusiak behin baino gehiagotan aurreratu baitzuen. Zalantzarik gabe, Araban ahaldun nagusiak erabakitzen du zein proiektu diren bideragarriak ingurumenari dagokionez, eta berak ezartzen ditu txosten teknikoen jarraibideak.
Ekologistak Martxanek uste du Arabako Aldundiaren erabakia oso eztabaidagarria dela; izan ere, ingurumen-txostenak berak azaltzen duenez, zortzi aerosorgailuetatik hiru sentsibilitate handieneko eremu batean daude, gainerakoak (bost) oso sentsibilitate handikoetan, eta, gainera, desagertzeko arriskuan dauden espezieentzat (sai zuria eta miru gorria, esaterako) eremu kritiko batean proiektatuta daude.
Nolanahi ere, emaitza espero genuen, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren azken urteetako jarduera guztiak Iberdrolari jarritako oztopoak kentzera bideratu baitira, proiektu honek argia ikus dezan.
Ekologistak Martxanek uste du argi geratu dela asmo politiko hori; izan ere, Gasteizko Mendien Natura Baliabideen Antolamendurako Plana (NBAP) indarrean balego, proiektu hori bideraezina izango litzateke. Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak, edo, bestela esanda, EAJk eta PSEk nahieran egin dituzte legeak, Azazetako parke eolikoaren oztoporik handiena kentzeko, bai eta etorkizunean izan lezakeen handitzearena ere, hau da, NBAP eta Parke Natural izendapena.
Lehenengo urratsa Parke Naturalaren izendapena geldiaraztea izan zen. Hala eta guztiz ere, NBAPak indarrean jarraitzen zuen, eta horrek proiektua de facto eragozten zuen. Hori dela eta, bigarren urratsa iaz onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Ondarea Kontserbatzeko Legean artikulu bat sartzea izan zen. Horren arabera, NBAP bat bost urtean onartzen ez bada, plan hori iraungiko da elikagai galkor oro bezala, nahiz eta eremuko ingurumen-balioak bere horretan mantendu. Artikulu horri esker, Eusko Jaurlaritzak bakarrik erabaki dezake lurraldearen babesa, eta ez ingurumen-txostenek, ezta zonen balioek ere, Antolamendu Planak Eusko Jaurlaritzak bakarrik onar baititzake. Sinestezina baina egia; legea, artikulu horreekin, EAJ, PSOE, PP eta EH Bilduren botoekin onartu zela bezain egia. Hirugarren urratsa, Natura Baliabideen Antolamendurako Plana deuseztatu ondoren, aurpegi-garbiketa bat izan zen, Gasteizko Mendien Kontserbazio Bereziko Eremua mendebalderantz zabaltzea proposatu baitzen, ekialdeko ingurumen-balio handiko eremuak babes gabe utziz, hala nola Okinako sakana edo zortzi aerosorgailuak instalatu nahi diren Azazeta eremuko gailurra.
Ekologistak Martxan taldeko bozeramaileak adierazi duenez, “parke eolikoa jarriko den eremuak Natura Baliabideen Antolamendurako Planak ezarritako ingurumen-balio berberak ditu, eta parke natural izendatzea gomendatzen zuen. Ez da ezer aldatu. Hala eta guztiz ere, Parke Natural gisa babestutako eremu baten ordez, ondasun orokorrerako industria-instalazio bat izango dugu, biodibertsitatean eragin konponezina duen enpresa pribatu baten onerako. Nork bere ondorioak atera ditzala gobernatzen gaituzten alderdien lehentasunen inguruan”.
Arazoa da, gainera, zortzi aerosorgailuren proiektu honi handitze-eskaera bat etorriko zaiola, Iberdrolari Iturrietan eraikitzen utzi ez zitzaizkion errotak inguru horretan instalatzeko.
Herri plataformak adierazi du 'Mendi' zentral eolikoak Orozkon (Bizkaia) ere lurrak hartzen dituela eta plan bereziko onarpenerako aurretiko izapidea abiatzea agindu duela Arabako Foru Aldundiak.
Bizkaian, Artzentales eta Sopuerta artean Euskal Haizie enpresak eraiki asmo zuen zortzi aerosorgailuko zentral eolikoaren proiektua atzera bota du Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak, faunan, landaredian eta ondarean eragingo lituzkeen kalteengatik. Enkarterriko herritarrak... [+]
Maiatzaren 16tik 18ra izango da kanpaldia, AHTk eta berriztagarrien proiektu batek "mehatxaturiko" Arabako Uribarri Jauregi herrian. "Desjabetu nahi dituzten eremuetan erresistentzia antolatzeko dugun gaitasuna erakutsi eta kaleak betetzetik mendiak hartzera pasako... [+]
Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]
Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan.
Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
“Urumeako mendiak bizirik” herri-ekimenak jende andana elkartu du Hernaniko plazan. Mendi horietan egin nahi dituzten bi makroproiektu eolikoen berri eman du, ekarriko lituzketen kalteak azaldu ditu eta Urumea bailarako eta inguruetako herritar guztiei dei egin diete... [+]
Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.
Ezkeltzun eraikitzekoa zuten parke eolikoaren egitasmoa, momentuz ez dute gauzatuko. 2022ko otsailean jakin zen Ezkeltzun parke eolikoa eraikitzeko zegoen asmoa. Hortik aurrera, ibilbide bat egin du gaiak, baina badirudi, momentuz, proiektuak ez duela aurrera egingo. Hala... [+]
Araba mendebaldeko Gaubeako proiektu eolikoak eskualdeko energia berriztagarrien potentziala areagotzea helburu duela adierazi du Mendia Wind enpresak. Gasteiz eta Arratzua-Ubarrundia udalerrietan hiru parke fotovoltaiko egiteko proiektua aurkeztu du, bere aldetik, San Miguel... [+]
Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz aranoarrak dira. 22 eta 30 urte daramatzate, hurrenez hurren, 440 metroko garaieratik itsasoari begira dagoen eta 114 biztanle dituen Nafarroako herri txiki hartan bizitzen. Inguruetan Repsolek eraiki nahi duen zentral eoliko... [+]
Arano eta Hernani inguruetan Repsol eta Endesa enpresek eraiki nahi dituzten makro-zentral eolikoen aurkako txosten kritiko mardula egin du Mikel Alvarez ekintzaile ekologista donostiarrak. Bere esanetan, "Euskal Herrian planteatzen den era horretako azpiegitura... [+]
"Sare elektrikoak eta lurraldea: sistema energetikoa eztabaidagai" hitzaldia emango du Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile eta irakasleak. Herribizigune eta Ezkeltzu Bizirik taldeek elkarrekin antolatu dute hitzaldia.
Aixeindar SA enpresak "Laminoria" izeneko zentral eolikoa eta fotovoltaikoa eraiki nahi du Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako lurretan. Proiektu horrek Eusko Jaurlaritzaren ingurumen baimena jasoko ote duen ikusteko dago. ARGIAren eskuetara iritsi da... [+]