Ekologistak Martxan: "Zaldibarren Jaurlaritzak irregulartasunak atzeman zituen 2019an, zein neurri hartu du?"

  • Ekologistak Martxan taldeak euskal administrazioek zabortegien gainean duten kontrol eza salatu Zaldibarko zabortegiko istripua dela eta. Talde ekologistak ohartarazi du Zaldibarko zabortegian Eusko Jaurlaritzak irregulartasunak antzeman zituela 2019ko ikuskapen batean, "baina eduki zituen ondorioak edota neurriak ez dira ezagutzen".


2020ko otsailaren 07an - 16:10
Ertzainak lubizia pasata gero Zaldibarko zabortegiaren sarreran. (Argazkia: El Diario)

Ekologistak Martxan taldeak, bi langileren egoera deitoratuz, salatu du Zaldibarko hondakin biltegiak gertatutako istripua ez dela gauza berria Bizkaian: gogoratu du Zallan dagoen beste batek hainbatetan su hartu duela, azkena duela gutxi, eta ez dela jakin horretaz administrazioak zein neurri hartu duen. Ostegunean ezbeharra jazo den Zaldibarkora etorrita, Eusko Jaurlaritzak 2016an eman zion hondakin ez arriskutsuak metatzeko baimena, tartean  amiantoa botatzekoa ere bai, baina hala ere, ez zabortegiak ez zeukan erreskate brigadentzako jarduera-protokolorik, hori dago erreskate lanetan azaldu den ezustekoaren oinarrian, elkarte ekologistaren ustez.

Horrez gain, informazio bat ere aurreratu du Ekologistak Martxanek: 2019an Eusko Jaurlaritzak irregulartasunak atzeman zituela Eitzagako zabortegian egindako ikuskapenean: "Espediente bat ireki al du? Zigorrik izan al da? Zer nolako neurri hartu ziren?", galdetu du.

Ekologistak Martxan taldeak adierazten du oraindik ezbeharraren xehetasun guztiak ezagutu gabe ere zera gelditu zela bistan: "Euskal administrazioek ez dute zabortegien gainean eta uzten dituzten substantzietan beharrezko kontrola, ezta baimenak eman ondoren leku horiek behar duten jarraipena egiten. Hau guztia dela eta, Ekologistak Martxan taldeak gai honen jarraipena egingo du erantzukizunak eskatzeko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zaldibarko zabortegiaren krisia
Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


Zaldibarko zabortegira hondakinak baimenik gabe isurtzeagatik Lapurdiko bi enpresa zigortu dituzte

Baionako Auzitegiak ezarri duenez, Basusarrin dagoen Etcheverry-Mindurri enpresak 150.000 euroko isuna ordaindu beharko du, eta Donibane Lohizuneko CBA Artolak 100.000 eurokoa.


2023-10-03 | ARGIA
Zaldibarko zabortegiaren behin-behineko zigilatzea ere Jaurlaritzak ordainduko du

Enpresari eskatu dio lan horiek egiteko Arantxa Tapiaren sailak, baina Verter-ek ez du erantzun. Lanek “bospasei” urterako ziurtatuko dute zabortegiaren egonkortasuna, 750.000 euroko aurrekontuarekin.


Eguneraketa berriak daude