ARGIA.eus

2021eko irailaren 28a

EITB Nafarroan zabaltzearen aurka azaldu dira UPN, PP eta Ciudadanos

  • Nafarroaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko lankidetza hitzarmenaren luzatzea eztabaidatu du asteazkenean Espainiako Senatuak, EITBren zerbitzuak Nafarroan zabaltzeko.

Euskalerria irratia @fm983irratia
2020ko irailaren 24a
Albiste hau Euskalerria irratiak argitaratu du eta Creative Commons BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

UPN eta PP kritiko agertu dira Espainiako Senatuan Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak EITB Nafarroan zabaltzeko sinatutako hitzarmenaren luzapenarekin. Goi Ganberak asteazken honetan egin du hitzamenaren luzapena gauzatzeko tramitazioa.

Alberto Catalan UPNko senatariak "argi eta garbi" adierazi du "Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernuak ez duela betetzen luzatzen den hitzarmena". Senatari erregionalistaren arabera, "euskal telebista publikoak ez du Nafarroako errealitate instituzionala errespetatzen bere programazioan eta bere informazioetan, hitzarmenak eskatzen duen bezala". Hitzarmenaren aurka egitea ez da "euskarafobia edo vascofobia", haren hitzetan; eta hitzarmena bera "navarrofobia" dela defendatu du. 

Amelia Salanueva PPko senataria, berriz, kritiko agertu da Txibite presidentearekin, eta "nazionalismoaren bide orriarekin eta telebistako doktrinamenduarekin jarraitzea" leporatu dio. "Alfonbra gorri bat jarri dio EAJk Nafarroan duen propagandari", sostengatu du.

Albiste hau Euskalerria irratiak argitaratu du eta Creative Commons BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

EITB kanaletik interesatuko zaizu...


Azkenak EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude