EHZ

EHZ festibalaren 26. edizioa Irisarrin izango da, eta antzerkiari zuzenduriko leku bat izango du berrikuntza

  • Muskildin elkartu dira Euskal Herria Zuzenean festibala egiten duten kideak, Zuberoan, kultur sorkuntza eta transmisioa bultzatzeko berritua izan den Xistera Zaharra hotelean. Bertan eman dituzte aurtengo festibalari buruzko lehen nondik norakoak. "Atzo Arrosan, Idauze-Mendi, Heleta edo Lekorneko lurretan izan ginen; gaur Irisarrin, Muskildin edo Miarritzen. EHZaren mundua hainbat lurretan errotzen da", adierazi dute. Aurtengo berrikuntza: antzerkiari dedikaturiko leku bat atonduko dute.

EHZko kideek eman duten prentsaurrekoa, Muskildin.

2022ko apirilaren 13an - 13:01
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

26. edizioa izango du EHZ festibalak eta Irisarrin izango da, Behe Nafarroan. Formatuari dagokionez, aurreratu dute Herriko plazako gunea dohainik izanen dela, "garrantzia handia ematen diotelako kultura deneri eskuragarri izan dadin".

Bertan, hitzaldi, zirku, dantza ikusgarri, bertso eta bestelako ekitaldi ugari eskainiko dituzte egunean zehar. Kontzertuak, berriz, pentzean izanen dira aurten ere, eta horra sartzeko, sarrera beharko da. Haurren xokoa, ospitalea, pentzea, plaza edo kanpalekua, hamaika lurrek festibala jantziko dute. Aurtengo berritasuna antzerkiari dedikaturiko leku bat izanen dela esan dute, kultur adierazpide horri leku gehiago eman asmoz.

Pentzeko eszena handian joko duten musika taldeen artean, Ezpalak, Ibil Bedi, Calling Marian, Kokoko!, Niko Etxart eta Fizt & Furiuz aurreratu dituzte.

"Dudarik gabe, Niko Etxart-en kontzertuak bazterrak inarrosiko ditu, baita Kinshasatik datorren KOKOKO! kolektiboaren afrikar musika elektrikoak ere. Fizt & Furiuz taldeak azken hilabete hauetan Luhuson gorderik prestatu dituen metalezko garrasiak entzunen ditugu eszena gainean".

Antzerki, zirku edota dantza ikusgarriek programazioa ere osatuko dute. Plazan ariko diren lehen izenak eman dituzte: Gaitistaneko Orkestra, Haatik eta Hastapenetik dantza taldeak eta akrobazietan iaioak diren Sarini Zirko konpainia.

Aurten ere, Irisarriko Ospitalea eraikinean tailer, hitzaldi eta mahai-inguru andana aterpetuko dituztela adierazi dute. "Parte hartzaileek gaur egungo erronkeninguruan hausnartzeko eta eztabaidatzeko parada ukanen dute, besteak beste euskara, gerlak, populu autoktonoen zapalkuntza edota eritasun mentalak". Josu Martinezek Baigorrin grabatutako hiru film labur proiektatuko dituztela aurreratu dute.

Sarreren aurresalmenta abian

Hiru eguneko sarrerak ehz.eus webgunean salgai dira dagoeneko, 35 eurotan, kopuru mugatuan. Egunez eguneko sartzeak berantago etorriko direla esan dute. Heldu den asteetan, festibalean laguntzaile izateko izen-ematea ere abiatuko dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHZ
Zuritxo, egon deseroso

Queer falafel
Non: Arberatze-Zilhekoan, EHZ festibalean.
Noiz: ekainaren 29an.

------------------------------------------------------

Hasi orduko, ohar bi. Bat: “Deseroso egongo zara apur batean, isildu eta entzun. Asko ikasiko duzu zure pribilegio... [+]


Kronika
Segitzen dugu oraino

Larunbat eguerdian arribatu da festibalera Baionako bestazale laguna. Alimalekoa egin nahi du Arberatze-Zilhekoan, duen egun eta erdian, igande arratsaldez buelta eginen baitu. Festibala Lekornen egiten zenean bezainbat gogo du 29. edizio honendako. Eta argi du zein den lehen... [+]


2025-07-01 | Dani Blanco
ARGAZKIAK | EHZ, lurraren erritmora

[Argazki-galeriaz gain, hiru egunetan bizitakoen kronika idatzi du Gorka Peñagarikanok. Hona irakurgai]


Asteburu honetan eginen da EHZ festibala, Arberatze-Zilhekoan

Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]


EHZ eta Hatortxu Rock jaialdiek bonu bateratu bat iragarri dute

Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.


EHZk aurtengo leloa eta lehen taldeak jakinarazi ditu

Elkarteak ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzen (Nafarroa Beherea) izango den jaialdian izateko aurresalmenta abiatu du ostegunean. Hiru eguneko sarrerak 43 euro balioko ditu eta Ipar Euskal Herriko "lau ertzetatik" festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko dituztela... [+]


Badator EHZ: aurtengo berrikuntzak, informazio praktikoa, ordutegiak, erasoen aurkako protokoloa...

Azken urteetan bezala, belaunaldi eta gustu guztiei zuzendutako kalitatezko eskaintza oparoa proposatzeko xedea adierazi du EHZko antolakuntzak.

ARGIA festibalaren babesle eta laguntzaile da eta han izango gara: BTN bideopodcastaren atal berezia grabatuko dugu larunbat goizean,... [+]


2024-05-16 | Euskal Irratiak
Mattin Irigoien
“Berrikuntzak frantsesaren eskutik heldu badira, zaila izanen da geroan euskaraz bizitzea”

Nola ezar euskara, gal-bidean, ahal-bidean eta zabal-bidean? Galdera horri ihardukitzen entseatuko da Mattin Irigoien Zabalik elkarteko kidea, ostegun honetan eskainiko duen mintzaldian.


Eguneraketa berriak daude