EHZ

EHZ festibala Irisarrin egingo da aurten

  • Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren aurtengo edizioak bazuen data dagoeneko: ekainaren 28tik 30era. Tokia, aldiz, zehaztu berri dute: Irisarrin (Nafarroa-Beherea) ospatuko dela jakinarazi du antolakuntza taldeak.


2019ko martxoaren 26an - 11:30
EHZ Festibala (Emilie Drouinaud)

1996an eman zitzaion hasiera EHZ jaialdiari, baina gorabeheratsuak izan ditu azken pare bat urteak. Egora hori izanik, urtarrilean jaialdiaren aurrera begirako norabideaz jarduteko bildu ziren hainbat lagun Baionako Zizpa Gaztetxean, EHZren biltzar nagusian. Bertan EHZ eraberritu baten proiektua aurkeztu zuten, eta jaialdiarekin aurrera egitea adostu. Astea astearekin batera jakinarazi dutenez, Irisarrin egingo da jaialdia.

Antolatzaileek hasieratik jakinarazi zutenez, EHZ eraberrituak bi ardatz izango ditu: kulturala eta politikoa. Iparraldeko Hitzak jasotako antolatzaileen adierazpenen arabera, jaialdiak “borroka eremua indartuko duen tresna izan behar du eragile eta elkarte ezberdinetan ari diren gazteentzat”. Kultura eskaintzari dagokionez, “hegemonikoa den kulturaz besteko proposamenak” bultzatzeko xedea du EHZk, jaialdiaren balioekin bat egiten duten artistak lehenetsiz eta kultura herrikoia bultzatuz.

Egitaraua zehaztear bada ere, jaialdiak iraun bitartean zuzenekoak bezala, eduki politikoan sakontzeko tailerrak ere egongo direla aurreratu zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHZ
2024-04-02 | ARGIA
Pelax, Rudiger, Su Ta Gar, Süne edo Octopussy, EHZn iragarritako talde berrien artean

Auhen, Janus Lester eta Old School Funky Family taldeak ere izango dira festibalean. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean egingo dute jaialdia, Arberatzen. Hiru egunetarako bonu berriak jarri dituzte salgai.


Belako, Nakar, Benizze, Lysistrata eta Vincen Garcia EHZren 28. edizioan

Lehen aldiz festibala Amikuzeko Arberatze herrian ospatuko da. Ekainaren 28, 29 eta 30an izango da.


Eguneraketa berriak daude