Ehunka lagun bildu dira Gasteizko jaietan Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko

  • Igandean Gasteizko Andra Mari Zuriaren plaza bete zuten ehunka lagunek espetxean diren Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko. Gasteizko jaietan egindako mobilizazioak segida eman die Euskal Herriko hainbat herritako jaietan, Sanferminetan edo Hatortxu Rocken kasu, errepikatzen ari diren elkartasun ekimenei.


2017ko abuztuaren 7an - 11:50
Argazkia: Muy Bastos
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

'Ez dugu izaterik aske haiek gabe! Euskal gazteria aurrera!' lelopean, ehunka lagun elkartu dira igandean Gasteizen. Altsasukoak Aske eta Altsasu Gurasoak plataformako kideek adierazi dutenez, "ez dugu gure semeengatik bakarrik egiten, gizarte oso baten eskubide eta etorkizunaren alde ateratzen gara kalera". Donostiako eta Bilboko jaietan ere antzeko mobilizazioak egingo dituztela iragarri dute.

9 hilabete daramate preso auzipetuta dauden hamaika gazteetarik hiruk. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 62, 50 eta 12 urte bitarteko espetxe-zigorrak eskatu ditu haientzat.

Argazkia: Altsasu Gurasoak

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
2024ko azaroaren 11
“Justizia euskaraz eta euskaraz justizia”
Baionako epaileei bigarren gutuna

Eguneraketa berriak daude