ARGIA.eus

2020ko maiatzaren 31
Luis Goņi askatu dute

Ehunka beso Euskal Herrira bueltatzean besarkada erraldoiez estutzeko

  • Zazpirak eta hamar inguruan, bi suzirik hasiera eman diote Barañaingo bi plazatatik abiatu diren zutabeei. ‘Etxera’ lelodun pankarta bana buruan, presoak Euskal Herriratzearen aldeko oihuak entzun dira Udal plazara bidean.

Iruņe Astitz Larunbe @arkkuso
2016ko ekainaren 06a
Luis Goņi Baraņainera heldu berritan. (Argazkia: Plazaberri)

Bertaratutakoen artean poztasuna nagusi bazen ere, Xabier Sagardoy herriko gaztea gogoan izan dute. Sagardoy 2013ko irailean atxilotu zuten eta egun, Soriako espetxean aurkitzen da .

Udal plazara batera iritsi dira bi zutabeak, bidean entzundako oihuak errepikatuz. Ehunka lagunek plaza hartu eta Luis Goñi babestu dute. Sei pertsonak plazaren erdigunera atera eta aurreskua dantzatu dute, ekitaldiari hasiera emanez.

“Eskuz esku zurekin lan egiteko elkar loturik egon diren besoak zain dituzu, herri harresian elkartasuna adierazi zizuten besoak zai dituzu, milaka kilometro bolanteari helduta egon diren besoak zain dituzu”, hasi dira esaten antolatzaileek.

Euskal Herrian asko dira euren senide eta lagunak “besarkatzeko” zain daudenak eta era berean, euren etxeetatik urrun dauden presoak gogora ekarri dituzte. Salbuespen politiken, sakabanaketaren edota mendekuaren inguruan ez dutela hitz egingo nabarmendu dute: “Gaurkoan zorionez beso aldarrikatzaile, borrokalari eta gidariak indar beterik ditugu hainbeste desiratzen ditugun 400 besarkada horietako bat emateko aukera dugulako”.

Barañainen egindako giza katea eta herri harresia gogoan izan dituzte ekitaldian. Era berean, ostiralekoa egun berezia dela nabarmendu badute ere, Xabier Sagardoy preso barañaindarra gogoan izan dute eta gaztearen senide eta lagunei besarkada berezia bidali diete: “Bilakatu daitezela gaurko besarkada guztiak hurrengo besarkada ahal bezain pronto emateko indarrean. Euskal preso politikoak Euskal Herrira ekartzeko indarrean”.

Gauean elkartasun afaria antolatu dute gazte barañaindarraren kaleratzea ospatzeko.

Lurra hartu gabe oraindik

Espetxetik atera berri da Luis Goñi eta oraindik lurra hartzear dagoela aitortu du. Asko dira gaztearengana hurbiltzen direnak. Batzuk agurtuz, besteak besarkatuz, pozik eta ilusionatuta dagoela adierazi du: “Jendearen inplikazioa nabari da. Gazte asko ikusten da eta hori berri ona da”.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Herri harresiak kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude