Ehun hazi barietate baino gehiago merkaturatu ditu Aleka elkarteak

  • Euskal Herrian multinazionalen esku dagoen hazien merkatuari alternatiba sortzea du helburu Aleka elkarteak. Noski, elkarteko kideek argi dute alternatibak bertakoa, agroekologikoa, artisaua eta baserri txikietatik sortua behar duela izan.


2020ko ekainaren 11n - 07:26
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

2016 inguruan hasi zen Kelo Arribas hazien ekoizpenarekin lotutako proiektua mugitzen: “Agroekologiaren munduan ibilia nintzen lehenagotik Uztaro kooperatiban, baina horren ibilbidea bukatu zenean buruan bueltaka nuen beste proiektu hau garatzeko aprobetxatu nuen”.

Ekoizle txikiak multinazional handien aurrean
“Denboraldia hasi aurretik asanblada egiten dugu eta gure artean landu beharreko barietateak banatu”

Arribasen Beizamako baserrian du haziak garbitu eta prozesatzeko gunea Aleka elkarteak, horretan dihardu berak. Beste bederatzi kide ere badira Alekako parte, eta beraien barazki ekoizpenez gain elkartearentzako haziak ere ekoizten dituzte. “Denboraldia hasi aurretik asanblada egiten dugu eta gure artean landu beharreko barietateak banatu”. Haziak garbitu, analisiak egin, eta hezetasun eta tenperatura jakin batekin kontserbatzeko makinaria Beizaman dutenez, hara biltzen dituzte hazi guztiak.

Aspaldidanik barazki ekoizlea zen Arribas, eta lehendik ezagunak zituen barietateekin hasi zen lehenik: “Baserritar txikientzat ekonomikoki ere garrantzitsua da ongi funtzionatzen duten barietateak eskura edukitzea”. Baina mendeetako ondare genetikoa nolanahi galtzen ez uztea ere badute asmo elkarteko kideek: “Hazi bakoitza gure historia ere bada, aurreko belaunaldietatik dator, batez ere gure amonek mendeetan egin duten lana da, guganaino iritsi dena. Ardura handia dugu horrekin, ezin dugu besterik gabe galtzen utzi”.

Legedia aldatu beharra
“Oso larria da gaur egun bertako barietateak ezin saldu ezta trukatzea ere. Europako araudia baserritarren autonomiaren aurkako monumentu bat da”

Ehun hazi barietate baino gehiago merkaturatu ditu dagoeneko Aleka elkarteak, baina bankuan badituzte barietate gehiago ere kontserbatu eta horiekin frogak egiteko. Azoka ekologikoetan, lore eta landareenetan eta hainbat kooperatibatan saltzen dituzte beraien haziak, eta horrez gain, Beizamako baserrian bertan eta korreo bidez ere bai.

Hazien inguruan geroz eta proiektu eta ekimen alternatibo gehiago sortzen ari badira ere, Europatik datorren legedia aldatzea ezinbestekoa dela gogorarazi du Arribasek: “Oso larria da gaur egun bertako barietateak ezin saldu ezta trukatzea ere. Araudi hori baserritarren autonomiaren aurkako monumentu bat da”. Elikadura burujabetzan aurrera egiteko ezinbestekoa izanen da hazien gaian ere multinazionalak babesten dituen legediaren aurka egin eta txikien interesak lehen lerrora eramatea.


Azkenak
Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Epai euskarafoboen gainetik, euskaraz jarraituko dutela jakinarazi eta protestara deitu du UEMAk

​UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]


2025-07-17 | ARGIA
EH Bildu: “Ez da nahikoa salaketa, hizkuntza politika ausartak behar dira”

Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko". 


2025-07-17 | ARGIA
Jaurlaritzak esan du ez duela bat egiten Auzitegi Gorenaren erabakiarekin

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.


2025-07-17 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


Tortura argitara atera ezinik oraindik Euskal Herrian

Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]


Langile bat hil da Gasteizen, altueratik erori eta gero

Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.


Israelek Damasko bonbardatu du, eta Siriako armada su-eten akordio batera heldu da milizia drusoekin

Israelen bonbardaketek Siriako Defentsa Ministerioa eta presidentearen egoitzaren ingurua izan dituzte jo-puntuan. Asteburuan tribu beduinoen eta milizia drusoen artean piztutako liskarrek gutxienez 300 hildako eragin dituzte As-Suwayda hirian. Israelen erasoen ondoren, Siriako... [+]


Eguneraketa berriak daude