Ehun emakumek hartuko dute parte eskuz binakako txapelketan

  • Otsailaren 4an hasiko da Laboral Kutxa Emakume Master Cup. Promozio eta Lehen mailak jokatuko dira.


2018ko otsailaren 02an - 09:11
Txapelketan ez da Ipar Euskal Herriko pilotaririk izango. Argazkia: Emakume Master Cup.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Otsailaren 4koa kanporaketako lehen eguna izango da eta egun osoko jaialdia izango dute Gasteizko Mendizorrotzako Kirol Esparruko hainbat pilotalekutan.

Hego Euskal Herriko eta Hego Euskal Herritik kanpoko pilotariak izango dira bi mailetan: Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Errioxa, Katalunia, Aragoi, Valentzia eta Asturiaskoak. Promozio mailan 42 bikote arituko dira eta Lehen mailan 8 bikote.

2017an 77 pilotarik eman zuten izena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pilota
Eguneraketa berriak daude