Otsailaren 4an hasiko da Laboral Kutxa Emakume Master Cup. Promozio eta Lehen mailak jokatuko dira.
Otsailaren 4koa kanporaketako lehen eguna izango da eta egun osoko jaialdia izango dute Gasteizko Mendizorrotzako Kirol Esparruko hainbat pilotalekutan.
Hego Euskal Herriko eta Hego Euskal Herritik kanpoko pilotariak izango dira bi mailetan: Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Errioxa, Katalunia, Aragoi, Valentzia eta Asturiaskoak. Promozio mailan 42 bikote arituko dira eta Lehen mailan 8 bikote.
2017an 77 pilotarik eman zuten izena.