EHU

EHUko ordezkoek adierazi dute errektoretzak badakiela LOSUren "irakurketa maltzurra" egiten ari dela

  • Eva Ferreira EHUko errektoreak eta Federico Recart Irakasle eta Ikerketako errektoreordeak adierazi dute unibertsitate lege berriak dioela ordezkoak irakaskuntza lanetarako soilik kontratatu daitezkeela. 

Koordinadorak eta sindikatuek deituta protesta egin zuten asteazkenean Gasteizen, EHUren ikasturte hasierako ekitaldiaren parean. (Argazkia: EHUko Prekarioen Koordinadora)

2023ko irailaren 18a - 11:09
Azken eguneraketa:13:08
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

EHUko irakasleen eta ordezkoen gatazkaren harira, aurreko astean adierazpenak egin zituzten Federico Recart Irakasle eta Ikerketako errektoreordeak eta Eva Ferreira errektoreak. EHUko Prekarioen Koordinadorak adierazpen "larri eta difamatzaileen" aurrean prentsa oharra kaleratu du.

Recartek azaldu zuen LOSU unibertsitate lege berriaren 80.1 artikuluak dioela ordezkoak irakaskuntza lanetarako soilik kontratatu daitezkeela, eta, ondorioz, ezin direla lanaldi osoko kontratuak eskaini. Kontratu horiek gehienez 800 euroko ordainsaria dute.

Koordinadorak, ordea, legearen irakurketa "murriztaile eta maltzurra" egitea egotzi dio errektoretza-taldeari, "badakielako legeak ordezko kolektiboari ikerketa ere ordaintzeko aukera ematen diola". Legearen aplikazio horrek irakasle horien jarraipena "bideraezin" bihurtu duela salatu dute, eta horrek enplegu egonkorra duten langileen lan-kargan eta ikasleek jasotzen duten irakaskuntzaren kalitatean eragiten duela: "Arazo horiek larriagotzen ari dira ikasturte hasiera honetan".

Koordinadoraren arabera, ordezkoek ikertu eta ikerketa horren emaitzak ikasgeletara eraman ohi dituzte. Gainera, euren karrera akademikoan aurrera egiteko ikertu egin behar dute. "Errektoretza taldearen asmoa da ikerketa gure poltsikoaren kontura egitea, aisialdi dinamika gisa eta denbora libre gutxirekin".

Recartek adierazi du orain arte ere horrela egin izan dela, eta lanaldi partzialak bateragarriak direla beste kontratu batzuekin. Ordezkoek adierazi dute prekarietatea EHUren "gaitz endemikoa" dela, baina LOSUren "aplikazio interesatuak" larriagotu egin duela prekarizatuta dauden zenbait kolektiboren egoera.

Recartek sindikatuekin eta koordinadorarekin negoziatzeko prest daudela adierazi zuen. Prentsa oharrean, koordinadorak errektoretzari egoera konpontzeko neurriak hartzeko eskatu dio. Bestalde, sindikatuei hurrengo hilabeteetako mobilizazio- eta greba-egutegiak zabaltzeko deia luzatu diete.


EHU kanaletik interesatuko zaizu...
Leioako bostak ez dituzte espetxeratuko, fiskaltzak haien aurkako zigor eskaera jaitsi ostean

Orain arte bi kideren aurka hamazazpina urteko espetxe zigorra eskatzen zuen, beste biren aurka bina urtekoa eta azkenaren aurka urte eta erdikoa. Gaurko epaiketan, ordea, lauren kontra urtebeteko zigorra eta bosgarrenarentzat urte erdikoa eskatu du.


2023-09-24 | Mikel Eizagirre
"Militantzia politikoaren zilegitasuna defendatu behar da, inolako baldintzarik gabe"

2016ko apirilean atxilotu zituzten Leioako 5ak, errepresioaren aurkako ikasle protesta batean. Zazpi urteren ostean izango da epaiketa, irailaren 27an, eta 39,5 urteko espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko kalteordainak eskatuko dizkiete. Epaiketaren atarian, haietako birekin... [+]


Urriaren 11n grebara deitu dituzte EHUko ikertzaile eta irakasleak, "lan baldintzen prekarizazioa" salatzeko

ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek egin dute greba deialdia. Salatu dute unibertsitate lege berriaren irakurketa "interesatua" egin duela errektoretza taldeak, eta ordezko irakasleen kontratu gehienak partzialak izango direla horren ondorioz. Azpimarratu dute EHUko... [+]


EHUko ordezko irakasle eta ikertzaileen "prekarietatea" salatu dute

EHUk Unibertsitateko Lege berria "bere interesen arabera" interpretatu duela salatu dute, eta ondorioz lanaldi osoko kontratu asko lanaldi partzial bihurtuko dituela, hilean 800 euroko soldata ordainduta.


Mobilizazioak egingo dituzte Leioako 5en askatasuna eskatzeko

Auzipetutakoen eskualdeetan, Leioako campusean eta Bilboko epaitegien aurrean deitu dituzte protestak. Lehena larunbatean izango da, Altsasun. Irailaren 27an izango da epaiketa, eta orotara 45.000 euroko kalteordaina eta 40 urteko espetxe zigorrak eskatu ditu fiskaltzak... [+]


Eguneraketa berriak daude