EHUk ikasleei eskatu die irakasleak telelanean nola ari diren kontrolatzeko

  • Errektoreordeak sinatutako gutuna bidali die Euskal Herriko Unibertsitateak ikasle guztiei martxoaren 25ean, adieraziz nola jaso behar duten formazioa koronabirusak ekarri duen egoera berrian. Gutunak dio: "Badakigu, oro har irakasleen lana unibertsitateak ezarritako estrategiaren arabera betetzen ari dela, baina gerta liteke, aparteko kasu batzuetan, hori horrela ez izatea". Egoera berrira egokitu ez diren ikasgaien kasuan, gutunak ikasleei dei egiten die "egoki iruditzen bazaie" irakaslearen izena "adieraztera".


2020ko martxoaren 31n - 07:15

EHUk ikasle guztiei bidalitako gutunak azaltzen du irakasle "gehienek" prestakuntza jaso dutela COVID19a dela-eta etxetik eskolak ematen jarraitzeko. Ikasleek zer ikasketa modu jaso behar duten zehazten du gutunak: "Gure ustez, irakasgai bakoitzak lan plana izan behar du eta zuok horren berri izan behar duzue, eGelaren bidez edo antzeko tresnaren baten bidez, baina horrez gain, irakaslearekin zuzenean harremanetan egoteko aukera ere izan behar duzue bai eskola orduetan, bai tutoretza orduetan, eta ikaskuntza prozesuaren jarraipena ere izan behar duzue".

Irakasleren bat horrela ari ez bada, "berri eman"

Unibertsitateak bidalitako gutunak ikasleei eskatzen die aurrez zehaztutako baldintza horiek ematen ez diren ikasgaien berri eman dezatela: "Badakigu, balizko arazo tekniko batzuk gorabehera, oro har irakasleen lana unibertsitateak ezarritako estrategiaren arabera betetzen ari dela, baina gerta liteke, aparteko kasu batzuetan, hori horrela ez izatea. Horregatik, bada, idatzi dizugu jakiteko aurreko paragrafoetan adierazi bezala ari zaren prestakuntza jasotzen, eta horrela ez bada, zure egoeraren berri eman dezazun".

Prozedura hau zehazten du gutunak: ikasmailako, moduluko edo titulazioko irakasle koordinatzailearekin harremanetan jartzea, edo Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordeari idaztea. Lehenik balizko arazorik legokeen irakaslearekin aurrez aurre hitz egitea ez da aukeren artean agertzen.

"Arazoa" adierazterakoan informazio hau emateko eskatzen du gutunak: "Adierazi zure izen-abizenak, titulazioa eta zein irakasgaitan duzun arazoa, eta, egoki iruditzen bazaizu, adierazi ere nor den irakasle arduraduna. Adieraz ezazu baita ere zein den arazo zehatza".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude